2022/05/19 19:00

Hitzaldia

Iñaki Egaña: 'Frankismo soziologikoa. 85 urte ondoren zer geratu zaigu?'

Iñaki Egaña: 'Frankismo soziologikoa. 85 urte ondoren zer geratu zaigu?'
La Bolsa, Alde Zaharra

Gaia: Frankismo soziologikoa. 85 urte ondoren zer geratu zaigu?

1937ko altxamendu faxistatik eta ekarri zuen lau hamarkadetako dikataduratik  85 urte betetzen diren honetan, gure herrian izan zuen eta oraindik duen eraginaz hausnartu nahi dugu.
 
Hizlaria: Iñaki Egaña. Historialaria, idazlea eta artikulista.
Europako eta Amerikako hainbat argitalpenetan parte hartzen du. Urte askoan, ikerketa historikoetan murgilduta aritu da. Aranzadi Zientzia Elkartean, 36ko Gerran hil eta desagertutakoen inguruan ikertzen ari da.
Euskal Memoria fundazioaren lehendakaria da.
 
Noiz: Maiatzak 19, osteguna
 
Non: Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa eraikinean (Yohn jauregia)
 
Antolatzailea: Etxebarrieta Memoria Elkartea, Bizkaia Hari Gorria deritzon herri dinamikako antolatzaileetako bat da. Aurtengo martxotik ekainera bitartean, 1937ko Bizkaiko Frontea deitu zitzaiona erori zenetik eta faxistak sartu zirenetik 85 urte betetzen dira.
Efemeride hau baliatu nahi dugu oroimen ariketa bat eginez, handik hona gure lurraldean egon diren ehundaka borroka ezberdinetaz jabetzeko eta ospatzeko.