Kalera aterako da Darabilbo udaberriarekin batera

uriola.eus 2022ko api. 30a, 12:00

Egitarau zabala dakar Darabilbok aisialdiaz euskaraz gozatzeko. Maiatzaren 6an Miren Agur Meaberen literatur solasaldia izango da lehena eta hilak 28 azkenengoa. Bederatzi egun ezberdinetan bederatzi ekintza izango dira guztira.

Denetarik eskainiko du Darabilbok maiatzean. Udaberriaren eguraldiak lagun aisialdiaz disfrutatu ahalko dute auzotarrek. Egitarauari hasiera emateko Miren Agure Meabek bere bide poetikoaz hitz egingo du Otxarkoagako auzo etxean 18:30ean. 10 eta 12an museo bisita gidatua egiteko aukera egongo da Rekalde aretoan Mikel Erkiagaren Amu bakoitzean erakusketa ikusteko. Erkiagak bera tailer bat eskainiko du egun bietan. 10:15ean izango da lehen egunean eta 18:00etan bigarrenean.

17a gure ahosabaiari poztasun bat emateko eguna izango da. Roberto Sarriugarteren eskutik Bizkaiko txakolin dastaketa egingo da Zuberoa Tabernan 18:00etatik aurrera. Egun berean, asteartea, janariak edariari lagunduko dio. Sukaldaritza begetariano tailerra prestatuko du Sustraiak Cateringek bere lokalean.

Astearteko janari eta edaria indargabetzeko ibilaldi Arestiarra egingo da Karmelo Landak zuzenduta. 10:00etatik aurrera izango da Pio Baroja plazatik abiatuta. Hurrengo egunean euskal garagardoa jakiekin ezkonduko ditu Mario Sanchok Xirimiri espazioan 19:30etan. 24an Tigre Baltsamo sendabelarraren inguruko hitzaldia eta tailerra egingo du Saio Robledok. Labore Bilbon izango da 18:30ean.

Hilabeteko egitarauarekin amaitzeko, 27an, ostirala, gor komunitatera eta zeinu hizkuntzara hurbilduko da Darabilbo. Eskuairek emango du tailerra Indautxuko AEK euskaltegian 18:30ean. 28an, azken egunean Bilboko azken auzoa den Masutegi ezagutzeko ibilaldia antolatu da. San Gabriel goiaingeruaren elizaren kanpoaldetik hasiko da 18:30ean.