Taldeak zabaldutako mezua osorik irakur daiteke jarraian:
"ZAZKELen agiria Euskal Herriari
ZAZKELek, euskal pop erradikalaren aintzindariak, bere ibilbidearen bukaeraren berri eman nahi dio Euskal Herriari. Taldearen ziklo historikoa eta funtzioa amaitutzat ematen dugu. Erabaki horren ondorioz:
-ZAZKELek bere egitura guztiak erabat desegin ditu. -ZAZKELek bere ekinbide musikala bukatutzat jo du. Ez da berriro euskal musika eszena.
iraultzen duen eragile bat izango.
- ZAZKELeko musikari izandakoek beste eremu batzuetan jarraituko dute norberak egokien
irizten dion euskal musika eragileetan.
Triki-tronpeten atzaparretan itota euskal musika galbidean zegoela jaio zen Zazkel, eta orain, 10 urte geroago, euskal errealitate musikal berri bat bizi da Zazkelek hasitako ibilbidearen ondoren. Hainbat kolaboratzaile izan ditugu lan honetan: Raúl Villán, Kaki Arkarazo, Mikel Reparaz; eta hainbat eragileren babesa jaso dugu, hala nola, Zeberioko herria, Bilboko konpartsak, Garaziko gazteak eta Txindurriturri sagardotegia.
Asko dira gure herriak musikaren arloan dituen egitekoak, baina ZAZKELek egoera berri honi ez dio inongo beldurrik, eta horregatik hartu du erabaki historioko hau, euskal musikaren iraultzak beste bide batetik egin dezan aurrera.
GORA EUSKAL POP ERRADIKALA!
Euskal Herrian, 2022ko maiatzaren 2an
ZAZKEL"