VillaSoundBilbao lehiaketako eratze-faserako banda eta bakarlariak hautatu dira

uriola.eus 2022ko mai. 3a, 13:43
Tanzzaniak apirilaren 1ean Bilbao Rocken emandako kontzertua (Irudia: Bilboko Udala)

Ben Santana, Las Selvas, Laguna Goons, Tanzzania, Alai eta Txopet VSB mentoring fasean parte hartuko dute eta produkzio teknikoaz, komunikazioaz, jabetza intelektualaz edo sustapenaz jasoko dute formazio espezializatua.

VillaSoundBilbo-ko aurtengo edizioan 106 talde eta bakarlarik eman zuten izena eta horietatik 12 izan ziren hautatuak. Martxoko bi ostiral eta apirileko beste bi ostiraletan zehar talde guztiek kontzertua emateko aukera izan dute Bilbo Rocken. Horietatik sei izan dira hautatuak mentoring faserako. Talde eta bakarlariak sustatzeko programa da VillaSoundBilbok eskaintzen dituena. Tresna eta aholkularitza espezializatua emango zaie, euren jarduera profesionalizatzeko. Horregatik, profesionalengatik jasoko dute prestakuntza eta maiatzetik irailera jasoko dute ikastaroa. 

Bertan denetariko gaiak jorratuko dituzte, mota askotakoak. Sare sozialetan edukiak ekoiztea, ekoizpen teknikoa, zuzeneko interpretazioa hobetzea eta optimizatzea, jabetza intelektuala edo eskubideak kudeatzea eta sustatzea, kontzertuak, birak eta enpresa sustatzaileekiko harremanak.

Prestakuntza eta laguntza fase horren ostean parte hartu duten sei taldeetako bat hautatuko dute VSB Tour delakoaren hurrengo faserako. 2022ko azken hiruhilekoan zehar izango da eta 4 kontzertu emango ditu Estatuko hiri ezberdinetan. Banden edo bakarlarien proiekzioa sustatzeko eta beste leku batzuetako gazte talde batzuekin sinergiak sortzeko helburuarekin egiten da tourra. Talentua Bilbotik kanpo proiektatzeko batik bat.

Gazte talentuaren alde

15 pertsona dira guztira, 4 emakume eta 11 gizon. Gaztelania da nagusi eta nabarmentzekoa da, batez besteko adina 25,7 urtekoa dela. Jaialdiak musikari gazteen aldeko apustua egiten duenaren erakusgarri. 

Talentu hori saritua izan da jada, lehen fasea parte hartu duten 12 banden artean. Supercremalleras taldeak Aste Nagusiko bertako Rockaren agertokian emanaldi bat emateko aukera irabazi du. Laguna Goons taldeak Musika Buleagoaren kide den areto batean kontzertu bat emateko saria lortu du. Tanzzaniak Bilborock saria eskuratu du eta 100 ordu lortu ditu aretoko entsegu-lokaletan. Azkenik Jaialdi saria, Ben Santana-k lortu du. Last Tour enpresak antolatutako jaialdi batean parte hartzeko aukera izango du. Enpresak berak erabakiko du tokia.