Espazio publiko ezaren arazoa mahai gainean jartzeko dinamika berria aurkeztu zuen atzo Gu ere bagara Bilbok Zrikia Herri gunean. Aurreko ikasturtean gazte-topaketek izandako arrakastaren harira konturatu ziren ez zutela haien jarduera eta ekintzak aurrera eramateko lekurik eta multinazionalei berriz "hirian bizitzen jartzeko alfonbra gorri bat jartzen zaie".
Gazteen bizi-baldintzak okertzen dituen egoera dela salatu dute: "Bilboko gazteria garen aldetik, gure etorkizuna jokoan dago". Azaldu duten moduan espazioen pribatizazioa eta merkantilizazioak zailtasunak jartzen ditu militantzia aurrera eramateko, eguneroko aisialdia izateko, gure ingurunearekiko sozializaziorako, eta beste ekintza batzuk aurrera eramateko.
Galtzen ari diren espazio horren adibide, Bolintxu jarri dute adibide nagusitzat eta beste arazo batzuk aipatu ditu Gu ere bagara Bilbok: "emakumeentzako arriskutsuak izaten jarraitzen dute, arraza eta klase sozialagatiko bereizketa, lan-eskubide prekarizatuen eredua, hirigintza oldarkorra...".
Bilboko gazteekin hainbat hitzaldi eta banaketetan gertatzen zaienari buruz sozializatzeko dosier bat egin dute topaketen emaitzekin. Gazteen errealitatea aldatzeko Bilboko gazteei prozesuarekin bat egiteko deia egin diete: "Har dezagun gure espazioa, kaleak gureak dira. Har dezagun gurea den tokia!".