Bilboko udalak 220.000 euro emango ditu euskara ikasteko dirulaguntzen programarentzako

uriola.eus 2022ko mai. 9a, 11:32

Guraso, aisialdiko begirale, haur eta gazteen kiroletako begirale eta deialdian jarritako muga gainditzen ez duten diru-sarrerak dituzten familia-unitateetako kideek eskatu ahalko dituzte. Maiatzaren 10ean irekiko da epea eta ekainaren 13an bukatuko da.

Bilboko Udalak 220.000 euro erabiliko ditu euskara sustatzeko. Haur eta gazteen arteko hizkuntza-transmisioan eragin handiena daukaten kolektiboetan hizkuntzaren erabilera sustatzea eta bilbotarren eguneroko ekintzetan komunikazio-hizkuntza euskara izan dadila dira helburu nagusiak. 

Epea bihar hasiko da eta hilabete bat baino gehiago egongo da zabalik, ekainaren 13ra arte. Eskabideak egiteko hiru aukera daude. Online bidez, www.bilbao.eus webgunean; BakQ sistema erabili ahalko da. Presentzialki, udal webgunean edo 944 010 010/010 zenbakian hitzordua hartuta eta posta ziurtatu bidez, eskaera Erregistro Orokorrari zuzenduta (Bilboko Udala, San Agustin eraikina, Ernesto Erkoreka plaza 12, beheko solairua, 48007 Bilbo).

Umeen gurasoen kasuan, txikitatik euskaraz hitz egitea bilatzen da. Horregatik dirulaguntza hau eskaintzen zaie gurasoek ahalik eta azkarren hasteko euskara ikasten. Antzeko zerbait gertatzen da aisialdiko begiraleen kasuan eta kiroleko begiraleekin. Haien artean euskara sustatu nahi da, haur eta gazteek euskaraz bizitzeko momentu horiek. Azkenik egoera ekonomiko zailean dauden familiak lagundu nahi dituzte haien euskara ikasketekin.

Dirulaguntza jasotzeko ezinbestekoa izango da Bilbon erroldatuta egotea eta 2020-2021 ikasturtean euskara eskolak jaso izana. Aurreko ikasturtean 442 pertsonak jaso zuten, gehienak gurasoak. Aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazioa eta detaile gehiago esteka honetan lortu daitezke.