1980ko maiatzaren 14an Euskal Herriko espedizio batek lehen aldiz lortu zuen Everesteko puntara heltzea; munduko puntarik altuenera. Efemeride hori baliatuz bilbotarrak Ganekogorta mendia argiztatzera igo ziren larunbat gauean; uztailaren 2an Euskal Herri eta Katalunia osoko gailurretan egingo duten moduan.
Larunbatean Amalur Alvarez Gure Eskuko bozeramaileak gogoratu zuen Everestera heltzea ez litzatekeela posible izango ziur aski, 1974an Tximist espedizioan saiakera bera egin izan ez balute. Hori da hain zuzen ere uda honetan egin nahi dutena. "Bide berri bat urratuko dugu, eta bide horretatik, espedizio berriak egin ahal izango ditugu: katalan eta euskaldunok elkarrekin noraino iristeko gai garen deskubrituko dugu", azaldu du Alvarezek. "Gure gailurra ez baitago Pirinioetan, gure gailurra zortzimilakoa da, eta herri gisa hara iristeko, bidea urratzea dagokigu", gaineratu du.
115 gailur berde Euskal herritarrentzat
300 gailur argiztatuko dituzte Pirinio osoan zehar euskaldun eta katalanek. Horietako 115 Euskal herritarrentzat izango dira Jaizkibeletik Benasqueraino. Hauek gailur berde izendaturikoak dira eta jende gehienarentzat irisgarriak dira; edonork horietara igo ahal izateko. Hala ere, masifikaziorik ez egoteko eta ingurumena zaintzeko aforo mugatua izango dute. Herri bakoitzak bere gailurra dauka. Beraz izena ematerakoan, herritarrei gailur jakin bat proposatuko zaie haien herrikideekin joateko. Hainbat herritan autobusak antolatzen ari dira.
Gailur gorriak
Gailur berdeez gain, gorriak deiturikoak daude. Gehienak Erdialdeko Pirinioan daude eta mendizale trebatuentzat izango dira. Izen emate are mugatuagoa daukate. Gure Esku web orrialdearen infografian gailurra aukeratu eta pirinioetakobidea@