Enpresak eta Eusko Jaurlaritzak betiON zerbitzuko langileek naiatzaren 11n egindako bileran aurkeztutako proposamena onartu ez zutenez gero, Telelaguntza zerbitzuko langileak maiatzean 12 greba egun deitzea erabaki zuten. Gaur Pio Baroja kaitik abiatu dira itsasontziz San Ignazion dagoen haien lantokian kontzentratzeko eta bihar, ostirala, Eusko Jaurlaritzaren aurrean batuko dira 10:30ean.
LAB, ELA eta UGT sindikatuen eskutik enpresari eta Eusko Jaurlaritzari argi utzi diote haien jarrera: "Erosteko ahalmenik ez dugu galduko, eta ez dugu hitzarmenean atzerapausorik onartuko". Zerbitzu publiko horren egoeraren berri emateko eta haien lan gatazka azaleratzeko hainbat mobilizazio, kontzentrazio eta asanblada egin dituztela azaldu dute. Hala ere, EAJrekin egindako azken bileran "ez dute berri onik jaso" salatu dutenaren arabera.
Langileak KPIa kontuan hartuta eta horren gainetik negoziatzen saiatu diren arren, haien eskaerei kasu egin ez dietela kritikatu dute sindikatuek: "Enpresak KPIa kontuan izan gabe eta aurreko hitzarmeneko lorpen baten truke egin digu mahai negoziatzailean lehenengo eskaintza".
Horren harira jada hiru greba egun egin dituzte jada eta goraipatu duten moduan jarraipena "itzela" izan da. Gaurkoaren ostean beste zortzi greba egun deitu dituzte. Aurreko hilabetetan ere 24 orduko bederatzi greba egin dituzte. "Zerbitzu minimoak gehiegizkoak badira ere, jarraipena itzela izan da", sindikatuen hitzetan.
4.eguna greban eta @BetiOnGreban bilboko itsasadarrera eraman ditu bere aldarrikapenak.
— LAB Bilbo (@LABbilbo) May 19, 2022
Las trabajadoras de Beti ON, afrontan su 4 día en huelga abordando la ria de Bilbao. #BetiONBorrokan #Greba #HuelgaenBetiON pic.twitter.com/Sr14Q4TK04