'Eszena kalera' zirkuituak artez beteko ditu kaleak

uriola.eus 2022ko mai. 24a, 10:15

Euskadiko kaleko arteen zirkuiturik handienak, 63 kultura-proposamen eskainiko ditu auzoetako plaza eta kaleetan, tokiko 22 konpainiaren eskutik. Maiatza, ekaina eta irailean izango dira zirkua, clowna, dantza, magia, musika edo kale-antzerki ikuskizunak.

Maiatzaren 26tik aurrera arte eta kulturaz beteko dira Bilboko auzoak. Eszena Kalera arte zirkuituaren beste edizio bat ostegun honetan hasiko da eta bi hilabetetan zehar 60 ikuskizun baino gehiago eskainiko ditu. Familientzako izango da batez ere eta euskaraz, elebidunak edo testurik gabekoak izango dira. 

Bi ikuskizunek jarriko diote hasiera arte zirkuituari. Santutxuko Karmelo Plazan 19:00etan, Dikothomia CÍA konpainiak ['e.go] zirkua aurkeztuko du. Bestalde, ordu berean Castañoseko Funikular Plazan Mambo Bingo-ren txanda izango da Ganso & Cia taldearen eskutik. Bingo joko klasikoari kutsu umoretsu bat emango dio konpainiak. 

Programa anitza izango da. Zirkua. clowna, dantza, magia, musika eta kale-antzerkia besteak beste eta guztia dohainik. Arte zirkuitu honekin kaleko ikuskizunen funtsa berreskuratuko du Udalak eta publiko guztiak izango ditu ikusgai. Guztira 63 ikuskizun eta 22 konpainia. 

Hauek izango dira parte hartuko duten talde guztiak: Aukeran Dantza Konpainia, Barré Cía, Deabrukeriak, Dikothomia Cía., Eidabe, Eriz Magoa, Ganso & Cía, Haatik Dantza, Hortzmuga Teatroa, Imaginaciones Nai, Intujai Teatro – Bea Larrañaga, Jour De Fête Cie., Magia En Zapatillas, Maite Guevara, Malas Compañías Zirko Taldea, Oihulari Klown, Panpotx Kultur Elkartea, Proyecto Larrua + Eva Guerrero, Rojo Telón, Sinvergüenzas Exprésate, Xilipurdi Antzerkia, eta Zirko Txosko.

Ikuskizun guztien azalpena eta nondik norakoak edo konpainiei buruzko informazioa esteka honetan lortu daiteke. 

Programazio osoa

  • Maiatzaren 26an, 19:00etan. Santutxu (Karmelo plaza). DIKOTHOMIA CÍA - [‘e.go]
  • Maiatzaren 26an, 19:00etan. Castaños (Funikular plaza). GANSO & CIA - Mambo Bingo
  • Maiatzaren 27an, 18:00etan. Zorrotza (El Ferial parkea). EIDABE - Piztu! EmakumeON energia
  • Maiatzaren 27an, 18:00etan. Zurbaranbarri (Iturriondo plaza). INTUJAI TEATRO - Bonba bat naiz!
  • Maiatzaren 28an, 18:30ean. Txurdinaga (Garai lorategiak). ERIZ MAGOA - Birziklapen magia
  • Maiatzaren 28an, 18:00etan. Miribilla Gernikako lorategien Etorbidea). XILIPURDI - Pepa eta Kutxo pailazokeiak
  • Maiatzaren 28an, 19:00etan. Miribilla Gernikako lorategien Etorbidea). MALAS COMPAÑÍAS ZIRKO TALDEA - Zirkus
  • Maiatzaren 28an, 19:00etan. Matiko (Uzturre Plaza). ZIRKO TXOSKO - Oh-Pera
  • Maiatzaren 28an, 19:30ean. Masustegi (Eliza plaza). INTUJAI TEATRO - Soy la bomba
  • Maiatzaren 29an, 18: 00etan. Zurbaran (Panera Plaza). MAGIA EN ZAPATILLAS - DesEquilibrado
  • Maiatzaren 31n, 18:00etan. Altamira (Frontoia). PANPOTX KULTUR ELKARTEA - Kattalinen bidaia
  • Ekainaren 2an, 19:00etan. Altamira (Frontoia). GANSO & CIA - Mambo Bingo
  • Ekainaren 3an, 18:00etan. Olabeaga (San Nikolas Eliza plaza). MAGIA EN ZAPATILLAS – DesEquilibrado
  • Ekainaren 3an, 19:00etan. Santutxu (Karmelo plaza). AUKERAN DANTZA KONPAINIA - Hurrengo geltokia…
  • Ekainaren 4an, 13:00etan. Santutxu (Karmelo plaza). PROYECTO LARRUA + EVA GUERRERO - Muda + Gorpuztu laburra
  • Ekainaren 4an, 18:00etan. Miribilla (Gernikako lorategia etorbidea). PANPOTX KULTUR ELKARTEA - Kattalinen bidaia
  • Ekainaren 4an, 19:00etan. Miribilla (Gernikako lorategia etorbidea). DIKOTHOMIA CÍA - [‘e.go]
  • Ekainaren 5ean, 18:00etan. Basurtu (Sabino Arana 50). PANPOTX KULTUR ELKARTEA - Kattalinen bidaia
  • Ekainaren 7an, 19:00etan. Indautxu (Indautxu Plaza). ZIRKO TXOSKO - Oh-Pera
  • Ekainaren 10ean, 19:00etan. Basurtu (Sabino Arana 50). HORTZMUGA TEATROA - Al fin del camino
  • Ekainaren 11n, 18:00etan. Bilbo Zaharra (Plaza). JOUR DE FÊTE CIE. - Besteen kalea
  • Ekainaren 11n, 19:00etan. Bilbo Zaharra (Plaza). MAITE GUEVARA - ¡Qué buen día!
  • Ekainaren 14an, 19: 00etan. Indautxu. (Indautxu Plaza). IMAGINACIONES NAI - Tik Tak
  • Ekainaren 15ean, 19:00etan. Irala (Eskurtze Parkea). INTUJAI TEATRO con Bonba bat naiz!
  • Ekainaren 16an, 19:00etan. Santutxu (Karmelo plaza). IMAGINACIONES NAI - Tik Tak
  • Ekainaren 18an, 18:00etan. San Adrian (La Floresta Parkea). DEABRUKERIAK - Plaza abordaia!!!
  • Ekainaren 18an, 19:00etan. San Adrian (La Floresta Parkea). IMAGINACIONES NAI - Tik Tak
  • Ekainaren 18an, 19:00etan. Buia (Buiabarriko kirol gunea). GANSO & CIA - Mambo Bingo
  • Ekainaren 21ean, 19:00etan. Indautxu (Indautxu Plaza). MAITE GUEVARA - ¡Qué buen día!
  • Ekainaren 23an, 18:00etan. Peñascal (La Vaguada Plaza). PANPOTX KULTUR ELKARTEA - Kattalinen bidaia
  • Ekainaren 25ean, 18:00etan. San Adrián (La Floresta Parkea). MAGIA EN ZAPATILLAS - DesEquilibrado
  • Ekainaren 25ean, 19:00etan. San Adrián (La Floresta Parkea). ZIRKO TXOSKO - Oh-Pera
  • Ekainaren 25ean, 18:00etan. Arangoiti (Arane Plaza). JOUR DE FÊTE CIE. - Besteen kalea
  • Ekainaren 25ean, 19:00etan. Arangoiti (Arane Plaza). INTUJAI TEATRO - Bonba bat naiz
  • Irailaren 2an, 19:00etan. 19:00 Atxuri (Enkarnazio Plaza). PROYECTO LARRUA + EVA GUERRERO - Muda + Gorpuztu laburra
  • Irailaren 3an, 19:00etan. Elorrieta (Lehendakari Aguirre 184, Erreka Mari LHII ondoan). GANSO & CIA - Mambo Bingo
  • Irailaren 6an, 19:00etan. Indautxu (Indautxu Plaza). DEABRUKERIAK - Plaza abordaia!!!
  • Irailaren 6an, 19:00etan.Olabeaga (San Nikolas eliza plaza). GANSO & CIA - Mambo Bingo
  • Irailaren 8an, 19:00etan. Santutxu (Karmelo Plaza). HORTZMUGA TEATROA - Al fin del camino
  • Irailaren 9an, 19:00etan. Ametzola (Ametzola Parkea). ROJO TELÓN - Nudo
  • Irailaren 10ean, 18:00etan. San Inazio (Levante Plaza). MALAS COMPAÑÍAS ZIRKO TALDEA - Zirkus
  • Irailaren 10ean, 19:00etan. San Inazio (Levante Plaza). MAITE GUEVARA - ¡Qué buen día!
  • Irailaren 11n, 13:00etan. Betolaza (Plaza). XILIPURDI - Pepa eta Kutxo pailazokeiak
  • Irailaren 13an, 19:00etan. Indautxu (Indautxu Plaza). MAGIA EN ZAPATILLAS - DesEquilibrado
  • Irailaren 15ean, 19:00etan. Matiko (Uzturre Plaza). ROJO TELÓN - Nudo
  • Irailaren 15ean, 19:00etan. Santutxu (Karmelo Plaza)MALAS COMPAÑÍAS ZIRKO TALDEA - Zirkus
  • Irailaren 16an, 18:00etan. Arabella (Plaza). IMAGINACIONES NAI - Tik Tak
  • Irailaren 16an, 19:00etan. Basurtu (Sabino Arana 50). HAATIK DANTZA TALDEA - Errimak bi oinetan
  • Irailaren 16an, 19:00etan. Zorrotza (El Ferial Parkea). DIKOTHOMIA CÍA. - [‘e.go]
  • Irailaren 17an, 13:00etan. Uribarri (Eskolako landa). OIHULARI CLOWN - Hor konpon
  • Irailaren 17an, 18:00etan. Masustegi (Eliza Parkea). XILIPURDI - Pepa eta Kutxo pailazokeiak
  • Irailaren 17an, 18:00etan. Ibarrekolanda (Kontserbatorioaren ondoko plaza) SINVERGÜENZAS EXPRÉSATE - Lo que me sale de la concha
  • Irailaren 17an, 19:00etan. Ibarrekolanda (Kontserbatorioaren ondoko plaza). ZIRKO TXOSKO - Oh-Pera
  • Irailaren 17an, 19:00etan. Zurbaranbarri (Iturriondo Plaza ). MALAS COMPAÑÍAS ZIRKO TALDEA - Zirkus
  • Irailaren 20an, 19:00etan. Indautxu (Indautxu Plaza). OIHULARI CLOWN - Hor konpon
  • Irailaren 23an, 19:00etan. Txurdinaga (Garai lorategiak). GANSO & CIA - Mambo Bingo
  • Irailaren 24an, 13:00etan. Txurdinaga (Garai lorategiak). JOUR DE FÊTE CIE. - Besteen kalea
  • Irailaren 24an, 18:00etan. Txurdinaga. (Garai lorategiak). PANPOTX KULTUR ELKARTEA - Kattalinen bidaia
  • Irailaren 24an, 19:00etan. Deustu (Botika Vieja, Euskalduna Zubiaren ondoan). HORTZMUGA TEATROA - Bidearen amaiera
  • Irailaren 24an, 18:00etan. Abusu-La Peña (Campa Ibaizabal) DEABRUKERIAK - Plaza abordaia!!!
  • Irailaren 24an, 19:00etan. Abusu-La Peña (Campa Ibaizabal). OIHULARI CLOWN - Hor konpon
  • Irailaren 25ean, 12:00etan. Errekalde (Plaza). BARRÉ CÍA. Nao,- Now, Nau
  • Irailaren 25ean, 13:00etan. Txurdinaga (Garai lorategiak). OIHULARI CLOWN - Hor konpon