8 eta 16 urte arteko 21 ikasleren lanak saritu dira Mikoleta ipuin lehiaketan

uriola.eus 2022ko mai. 25a, 09:50

14 ipuinek saria jaso dute eta 7k accesita, 970 lanen artean. XXXIV. edizioan gaiak azaltzeko modua eta originaltasuna izan ditu kontuan epaimahaiak. Hamar eskola ezberdin lortu dute saria eta lan irabazle guztiak argitalpen batean jaso dira.

Atzo arratsaldean banatu zituen Juan Mari Aburtok Rafael Mikoleta sariak. Euskarazko ipuinen eskola-lehiaketak 21 sari banatu zituen Bilboko eskoletako ikasleen artean. 970 lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketan eta hamalauk saria jaso dute eta zazpik accesita. 

Euskarazko irakurketa eta idazketa sustatzeko eta euskarazko literatura modu original eta dibertigarrian lantzera eta bultzatzera animatzeko asmoz 33 urtez egin da etengabe lehiaketa, lehenbiziko euskal gramatika osatu zuen pertsonaren omenean. Lan guztiak euskaraz izan dira eta gaia guztiz librea zen. Laguntasuna, enpatia, errespetua, elkartasuna eta are gertuko norbaiten heriotza erakutsi dute aurtengo ipuinek. 

Aburtoren ustez "hitzaren ahalmen handia, ondo idaztearen artea" galdu behar ez den arren “teknologia berrien, pantailen, datuen, zientziaren eta matematiken aroan" gaudela gaineratu du eta ildo horretan joan dira sariak. Tabletak, bozgorailuak, hari gabeko entzungailuak eta go pro kamerak besteak beste. 

Epaimahaia Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotziak eta literatur munduarekin zerikusia duten pertsonek osatu dute: Igone Etxebarria, Txani Rodríguez, Lutxo Egia, Juan Ramón Madariaga, Julen Gabiria, Irune Urrizelki, Galder Urzaa, Eneko Zuloaga, Maite Santiago eta Goizalde Landabaso.

14 sarituak

Bilbao Balioen Hiria saria:

  • Iraskalerik onena. Begoña Saralegui Blanco. Ikasbide HLBHIP. (DBHko 1. eta 2. mailak).
  • Orain Maria naiz, eta zer?. Naia Reguilon Zabala. Artxandape Ikastola (DBHko 3. eta 4. mailak).

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):

  • Programatzailea izan nahi dut. Maddi Miguel Garay. Karmelo Ikastola IPI
  • Aritzen ametsak. Ekhi Mendia Bikandi. Kirikiño Ikastola HLBHIP
  • Magoak iluntasunaren kontra. Hodei Zarraga Azumendi. Karmelo Ikastola IPI

B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):

  • Emakumeok ere marinel. Maddi Delgado Zaballa. Karmelo Ikastola IPI
  • Laguntza bila. June Elizundia Chimeno. Kirikiño Ikastola HLBHIP
  • Ardi beltza. Maren Matías Miraz. San Inazio HLHI

C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak)

  • Zergatik nik?. Paula Arostegui Sainz de la Maza. Begoñazpi Ikastola
  • Esklusiba, esklusiba!. Mikel Ortiz Ramírez. San Adrian BHI
  • Pizza euria. Kattalin Ahedo López. Abusu Ikastola

D kategoria (DBHko 3. eta 4.):

  • Koadroa. Erika Jabbar. Ikasbide HLBHIP
  • Inspirazioa. Gara Medrano López. San Adrian BHI
  • Georgen egunerokoa. Kattalin Begoña Marín. Artxandape Ikastola

7 accesitak

A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):

  • Sirena eta zikinkeria, Garazi Eibar Basabe, Karmelo Ikastola IPI
  • Izarra eta ilargia, Josebe Ranz Zabalbeaskoa, Kirikiño Ikastola HLBHIP

B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):

  • Bizitzak biraka darrai, Aner Requero Fernández, Deustuko ikastola IPI
  • Akats teknologikoa, Ekain Etxebarri Jorge, Karmelo Ikastola IPI
  • Tiroak ezkontza batean, Daniel Gorbea Orella, Calasancio HLBHIP

C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):

  • Azaroko gutuna, Cynthia Rioja de Diego, Artxandape Ikastola

D kategoria (DBHko 3. eta 4.):

  • Nire buruan dauden pertsonak, Ekiñe González Herreros, San Adrian BHI