Elhuyar Zientzia Azokaren hamargarren edizioa ostegunetik igandera Areatzan

uriola.eus 2022ko mai. 31a, 14:48

ELhuyar Zientzia azokaren 2017 edizioa

Hamargarren urteurrena ospatuko du azokak Bilboko Areatzan. Ekainaren 2tik 5era izango da, ostegunetik igandera. Tailerrak, zientzia ikuskizunak eta bigarren hezkuntzako ikasleek 150 proiektu erakutsiko dituzte. 

Elhuyarren 50. urteurrenean zientzia azokak hamar urte beteko ditu. Ekainaren 2an hasiko da 10:30ean. Jon Abril Olaetxea Elhuyarreko koordinatzaile nagusiak egingo du ongietorria eta antolatzaile, babesle, kolaboratzaile eta gazteekin batera argazkia aterako dute inaugurazioa egiteko. 

Hasieratik amaierara arte gazte-taldeen proiektuak egongo dira erakusgai Areatzan jarritako etxoletan. Bigarren hezkuntzako ikasle taldeek kurtsoan zehar landutako 150 STEAM proiektu erakutsiko dizkiete hurbiltzen direnei. 

Ez dira proiektuak erakutsiko dituzten bakarrak. Euskal Herriko ikerketa zentro de unibertsitateek haien ikerketa profesionalak eramango dituzte Areatzan jarriko dituzten jaimetara. Mondragon Unibertsitatea, CFM-Polymat, Deustuko Unibertsitatea, BCMaterials, EHU ENEDI EHU Plentziako Itsas Estazioa eta Itsasmuseum eta EHU Gluten3s izango dira parte-hartzaileak.

Erakusketa finkoez gain tailerrak, esperimentuak eta zientzia ikuskizunak egingo dituzte. Zientzia-ginkana, erronkak eta esperimentuak egongo dira publiko guztiarentzat lehenengo hiru egunetan. Lehenengo egunean, ekainaren 2an, Matrisuka antezlana egingo dute 17:00etan. Ostiralean, EHU Formula Student eta Tecnaliako ikerlariak batuko dira eta arratsaldean bertaratutakoak esperimentuak egingo dituzte Bizilaberekin 17:00etan. Larunbatean Adrenalina zientzia-ikuskziuna eskainiko du azokak bostetan. Amaiera, Zientzia ikusgarria zientzia-ikuskizunak emango dio igandeko 14:00etan.