'Hala birala!' sare sozialak euskaraz erabiltzen ikasteko aisialdi programa berria

uriola.eus 2022ko eka. 4a, 12:00

Adingabeak Sare sozialetan euskarazko edukiak sortzen editatzen eta elkarbanatzen ikasteko programa izango da. Euskararen Etxean egingo da 11-12 urte bitarteko adingabekoentzat ekainaren 27tik 30era. Guztira 320 plaza eskainiko dira. 

Azkue Fundazioarekin batera Bilboko Udalak gazteentzako Hala Birala! programa jarri du martxan. Sare sozialak nagusitzen ari diren garaian, gazteak mundu horretan murgildu nahi dira, betiere era seguruan. Jolasean eta jarduera dibertigarrien bidez sare sozialetan euskarazko edukiak sortzen, editatzen eta elkarbanatzen ikasiko dute. Tailerrak doakoak izango dira. 

Euskararen etxean egingo dira zortzi tailer guztira eta nahi dutenean parte hartu ahalko dute apuntatzen direnak. Ekainaren 27an, 28an, 29an eta 30ean egingo dira eta egunero bi saio egongo dira. Goizez 10:00etatik 13:00etara eta bestea arratsaldez, 15:30etik 18:30era. Lau taldeko tailerrak izango dira eta bakoitzean hamar partaide. 320 plaza eskainiko dira. 

B-tuber programa ordezkatuko du programa berri honek. Aurrekoan Youtube plataforma besterik ez zen lantzen, eta esparrua gehiago handitzea eta gaur egungo eskaerei zabaltzea erabaki du Udalak. Instagram, twitch edo tik tok landuko dituzte besteak beste. Gazteek gehien erabiltzen dituztenak hain zuzen ere. 

Gaur egungo joerak eta erreferenteak hartuko dira kontuan eta euskarazko edukiak elkarbanatzen dituztenak nabarmenduko dira bereziki. Edukiak sortzeko teknikak eta gogoeta kritikoa landuko dira. Izen ematea udalaren web orrian eman behar da. Izena emateko epea ekainaren 13ra arte egongo da irekita.