Metalgintzako langileak Bilboko epaitegien aurrean kontzentratu dira gaur goizean greba garaian atxilotu zituzten eta gaur epaituko dituzten bi kideri elkartasuna eta babesa adierazteko. Deialdia, salatutako langileak plataformak zabaldu du. Hainbat lan-gatazketan errepresioagatik kaltetutako langileak sortutako plataforma.
Grebak eta mobilizazioek izandako jarraipen "masiboa" ez ziren izan Eusko Jaurlaritzaren eta patronalaren gustukoak Zigor Axpiolea PCB-ITPko langilea eta deialdia luzatutako plataformaren kidea: "Mobilizazioak desegitea erabaki zuten eta ertzaintza bidali zuten. Egun horretako ondorioak gaur ikusten ari dira epaitegiaren aurrean". Axpiolearen ustez mobilizazioak eta grebak patronala eta eusko jaurlaritza "haserrearazten dute lan-baldintza duinen alde borroka egitea merezi duela erakusten dutelako". Geroago sinatutako hitzarmena "borroka horren emaitza" izan dela gaineratu du PCB-ITPko langilea.
Ixone Retes Tubecexeko langilea epaituei babesa adieraztera eta epaiketa bertan behera gelditzea eskatzeko batu direla azaldu du, "mobilizazio hauek patronalari eta eusko jaurlaritzari enbarazu" egiten dietelako. Greba eskubidea babestea eskatu du Retesek eta bere kideak bezala erabilitako jokabideak gelditzea eskatu du: "Bi pertsona hauek jasandako atxiloketa agresiboak salatzera gatoz, jasan eta pairatu zituztelako lesioak". Durangoko ospitalean arreta eman behar izan zieten biei eta Ertzaintzaren jardueraren aurkako demanda jarri zuten.
Zigor Axpiolearen esanetan "patronala eta Eusko Jaurlaritza estrategia bera erabiltzen dutela erakusten dute egoera hauek, eta Ertzaintzaren ondorengo jarduerak erabaki politiko baten ondorio direla". Bestalde patronalak negoziazioak blokeatuta ditu eta ez du alde sozialak proposatutako azken eskaintzari erantzun Zigor Azpioleak azaldu duen moduan.