4,6 milioi gehiago jasoko ditu Arte Ederretako museoa handitzeko proiektuak

uriola.eus 2022ko eka. 14a, 16:30
Handitzeko proiektuaren irudi birtuala (argazkia: arte ederretako museoa)

Norman Foster eta Luis Maria Uriartek 2019 aurkeztutako proiektua aurrera eramango duen enpresarik ez da agertu epea amaitu eta aste batera. Proposamenak aurkezteko epea ere luzatu dute. Patronatuak eraikuntza egiteko materialen garestitzea arrazoi nagusia dela azaldu du.

Azken hilabeteetako prezioen igoerak bultzatuta Arte Ederretako Museoak, hura handitzeko lanen aurrekontua handitu behar izan du %15,5ean 34.184.000 milioietara arte. Norman Foster eta Luis Maria Uriartek irabazi zuten 2019ko uztailean egindako lehiaketa eta aurtengo ekainaren amaierara arte enpresaren batek proiektuaren kargu egiteko epea bazegoen ere esleitu gabe geratu da.

Bi arkitektoek diseinatutako Agravitas proiektua aurrera eramateko aurrekontuak bigarren aldiz jasan du igoera bat. Martxoan jada, iragarri zuten lanak %9,5 garestiagoak izango zirela. Kasu honetan handiagoa izango da igoera eta oraindik gehitu daitezke amaierako gastu batzuk.

Patronatuak azaldu duen moduan lehengaien kostua izan da eskaintzarik jaso ez izanaren eragile nagusiena. Altzairua, beira edo aluminioa lirateke material hauek. Igoera honen kargu museoaren patronatua osatzen duten hiru erakundeek hartuko dute bere gain: Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak

Aurrekontuaz gain, eskaintzak egiteko epea ere handitu egingo da berriz arazoa ez izateko helburuarekin. Hilabete batez luzatuko da, uztailaren amaierara arte eta eraberritzearen egutegien ere eraginka izango ditu. Obrak urrian astea espero da eta 22 hilabetetan amaitzea, 2024ko udarako.

Kritikak proiektuari

Proiektua arazoz beterik egon da eta hainbat pertsona jarri dira lan hauen kontra. 2020Ko otsailean “Bilboko Arte Ederren Museoaren eta haren inguruko espazio publikoaren balio urbanoen, arkitektonikoen eta paisajistikoen osotasunaren alde” Bilboko Arte Ederren Museoaren Defentsa Zibikoa mugimendua sortu zen.

San Fernandoko Arte Ederren Akademiak ere txosten baten bidez Kultura Ondarearen Legearen hainbat artikulu urratzea leporatu zion Udalari museoa eraberritu eta handitzeko hirigintza plana egin zuenean.