Gau zuria ospatuko da uriaren 722. urteurrenean ostiral eta larunbat honetan

uriola.eus 2022ko eka. 17a, 13:49
Deustuko unibertsitatea argiztuta Gau Zurian

Bilboko 26 plaza, kale eta espazio esanguratsu artearen bidez apainduko dira ekainaren 17 eta 18an. Eskulturak, instalazio digital eta interaktiboak, usaintzeko paisaiak, abesbatzen emanaldiak eta formatu handiko joko tradizionalek dotoretuko dute hiria.

Asteburu honetan ospatuko da Gau Zuria Bilboren 722. urteurrenean. Ekainaren 15ean hasi ziren ospakizunak banderaren igoerarekin eta ostiral eta larunbatean jarraituko du hiriko hainbat leku enblematiko argituz. Guztira 26 lekutan egingo eta eta 28 esku-hartze artistiko proposatuko dira bi gauen artean. Esku-hartze artistikoak, hiri-paisaia aldatuko dute. 

Eskulturak, instalazio digital eta interaktiboak, usaintzeko paisaiak, abesbatzen emanaldiak eta formatu handiko joko tradizionalak egingo dira hurrengo lekuetan:  Enkarnazio eliza, Bilboko Eliz Arteko Museoa, Santiago katedrala, Arriaga plaza, Areatzako pasealekua, Gas plaza, Uribitarte pasealekua, Campo Volantín pasealekua, Bizikidetza plaza, Zabalgune plaza, Bilboko Elkarte Filarmonikoa, CRAI eraikina, Pedro Arrupe pasealekua, UPV/EHUko Bizkaia Aretoa, Abandoibarra etorbidea, Deustuko zubia, Euskalduna jauregia, Churruca kaia, Itsasmuseum, Ramón de la Sota kaia, Casilda Iturrizar parkea. Horiei bi ikuskizun ibiltari gehituko zaizkie, uriko zenbait txokotan zehar, soinuz eta mugimenduz betetzeko.

Berrikuntza bezala ordutegia aldatuko da edizio honetan. 19:30etik 00:30era bisitatu ahalko dira. Ordu aurreraketa horrekin familia osoak ekitaldi honetaz gozatzea nahi du udalak. Argiztapen hori goizez eta gauez ikusteko pentsatu da ere Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak aurkezpenean azaldu zuen moduan.

Nabarmendutako instalazioak

Guztien artean bereziki interesgarriak diren hainbat toki egongo dira ekainaren 17 eta 18an. Miguel Chevalierrek diseinatu duen Bóvedas Celestes instalazio digital sortzailea nabarmenduko da. Enkarnazio elizaren gangen gainean proiektatuko da denbora errealean alegiazko zeruko mapak marrazten dituen obra honek. Lehenengo aldiz erakutsiko da Bilbon.

Alde Zaharrean, Areatzan BI//722-345 jarriko da aterpeen artean. Bilboko Tomo estudio kolektiboak sortutakoa da eta animazio baten bidez uriaren bilakaera demografikoa erakutsiko du. Hortik hurbil Arriaga plazan hainbat tamainako 69 eguzki-lore jarriko dira. Abandoibarrako lorategiak ongi etorria emango dio Marigorringoak-i. Casilda Iturrizar parkea izango da programazioaren kokaleku nagusietako bat eta hainbat instalazio izango ditu. Egongelako lanpara erraldoi bat, zortzi metro altura eta zortzi metro diametrokoa parkea argitu eta apainduko du. 

Arte Ederren museoa ere garrantzia izango du eta eraikina argitzeaz gain hainbat erakusketa erakutsiko ditu 22:00etatik 00:00etara. Blossom instalazioa egongo da ikusgai. Hainbat tamainatako 120 lore izango dira. Azkuna Zentroa ere Gau Zuriaren parte izango da. Cabello/Carceller-en Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa eta Isidoro Valcárcel Medina-ren Arkitektura Goiztiarrak erakusketak, eta Antonio Fernández-en Memoria de forma eta Grimanesa Amorós-en Scientia instalazioak egongo dira. Azkenik bi proposamen ibiltari egingo dira. Kolorezko Jendea batetik, eta bestetik Trance entre Calles.