Udalak 2022-2023 ikasturteko tailerretan izena emateko epea ireki du

uriola.eus 2022ko eka. 21a, 14:13

Bihartik aurrera, ekainak 22 eta irailaren 2ra arte aurreinskripzioa egin ahalko da 4 eremutan egingo diren 376 ikastaroetan. Kultura, berdintasuna, osasuna eta aisia eta kirol arloetan 6.237 plaza eskainiko dira. Tailerrak Bilboko zortzi udaltegietan egingo dira. 

Hurrengo ikasturteko tailerretan izena eman ahalko da bihartik aurrera, ekainaren 22, irailaren 2ra arte, www.bilbao.eus webgunean. 85 (1.202) tailer kultura arloan, 25 (335) berdintasunari dagokionez, 111 (1.987) aisia eta kirolean eta 154 (2.521 plaza) adinekoentzako osasunean. Bilbotarren denbora librea dinamizatzea aisia osasungarri eta hezigarrirako alternatibekin, bizi-kalitatea ona izan dezaten eta ezagutza berriak eskura ditzaten prestatzen dira tailer hauek.

Parte hartzeko Bilbon erroldatuta eta adinez nagusia izatea beharrezkoa da eta pertsona bakoitzak gehienez bi udaltegitarako eta bi tailerretarako eman ahalko du izena aisialdi, kirol eta berdintasunaren arlokoak badira, eta bakarrerako kulturaren eta osasunaren arlokoak badira.

Plazen zozketa irailaren 8an egingo da eta inskripzioaren ziurtapena irailaren 12tik 23ra egin beharko da. Ordainketa ondoko hiru egun baliodunetan egin beharko da. Adinekoentzako osasun-ikastaroak doakoak dira eta gainerakoen prezioa gidan ikusi ahalko dira. Urriaren 1ean beste epe bat irekiko da ikastaroetakoren batean lekurik baldin badago. Ikastaro guztiak urrian hastea espero da. Informazio guztia esteka honetako dokumentuan ikusi ahalko da.