2022/06/27 09:00 - 15:00

Jardunaldia

'Elkartasunaren kriminalizazioa' jardunaldia

'Elkartasunaren kriminalizazioa' jardunaldia
Bilborock, Bilbo

Adituek eta lehen eskuko testigantzek aztertuko dute zenbait herrialderen autoritarismorako joera eta gizarte-erakundeek pairatzen duten kriminalizazioa eta jazarpena

  • Zenbait herrialdetako tokian tokiko autoritateek indarkeriaz jokatzen dute herritarrekin eta gizarte zibil antolatuarekin, eta gero eta zirikatzaileagoak dira. Horrek lankidetzan eta ekintza humanitarioan eragina du.

  • Izen handiko hizlariek Nikaragua, El Salvador, Kolonbia eta Guatemalako egoera aztertuko dute, eta mehatxatuak izan diren giza eskubideen defendatzaileek beren esperientziak azalduko dituzte. Gainera, ekintzak proposatuko dituzte zenbait arlotan.

  • Euskadiko lankidetzak irmoki berretsi du bere konpromisoa giza eskubideak babesten dituzten erakundeak laguntzen jarraitzeko lan-ibilbide luzea duen herrialdeetan.