Bilbobusek udako ordutegia izango du uztailaren 1etik aurrera

uriola.eus 2022ko eka. 28a, 11:27

Abuztuaren 31ra arte iraungo du zerbitzuak, eta udako ohitura eta premietara egokituko da. Bilbobusen webgunean ikusi ahalko dira, eta 010 telefono zenbakian edo Bezeroaren Arretarako Bulegoan galdetuta.

Udarekin batera Bilbobusek zerbitzu berezia jarriko du uztaila eta abuzturako. Udal zerbitzuak, ordutegiak eta maiztasunak eguneratu eta egoerara zein erabiltzaileen udako beharretara moldatuko omen da. Linea batzuetan maiztasuna murriztuko da, udan bidaiari gutxiago izaten dituztelako. Bost-hamar minutuko maiztasun aldaketak egongo dira eta batzuetan lehenengo eta azken zerbitzuan egingo dira.

Ordutegi berrien xehetasunak Bilbobusen markesinetan ikusi ahalko dira edo Poza Lizentziatuaren kaleko 8 zenbakian dagoen Erabiltzaileen Arretarako Bulegoan. Etxetik ere ikusi ahalko dira Bilbobusen Webgunetik edo Bilbobus aplikazioaren bitartez. 010 Bilboko Udaleko informazio telefonora deituta ere ordutegiak kontsultatu daitezke.