Udako liburutegiak auzoetara itzuliko dira uztailaren 5etik aurrera

uriola.eus 2022ko uzt. 2a, 09:00
Udako liburutegiak (Argazkia: Bilboko Udala)

Uribarrin, Zorrotzan, ELorrietan, Santutxun, Errekalden eta Miribillan, prentsa, liburuak eta aldizkariak jarriko dira. Bestalde, haurrek irakurzaletasuna bultzatzeko jolasak eta tailerrak izango dituzte. 

Udako Liburutegiak programaren bitartez hainbat auzoetako kaleetan liburuak, aldizkariak, egunkariak eta irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak eskainiko dira. Udal Liburutegien Sarearen eskutik, uztailaren 5etik, uztailaren 22ra arte Uribarriko Eskola Landan, Zorrotzako Azoka plazan eta Elorrietako parkean zerbitzu honetaz gosatu ahalko da. Uztailaren 26tik abuztuaren 12 ra, Santutxuko Karmelo plazan, Errekaldeko plazan eta Miribillako Gernikako lorategian egongo dira liburutegiak. 

Liburutegien zerbitzua jendearengan hurbiltzeko asmoz prestatu du Udalak zerbitzu hau, liburuez gozatzeko aukerak zabaltzeko. Bereziki, aurrek izango dute beren lekua tailerren, jolasen eta ipuin-kontalarien bitartez. Astelehenetik ostiralera eskeiniko da zerbitzua, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara jaiegunetan izan ezik. 

Zerbitzu gehigarriak

Kontsulta, liburuen mailegua, CDak, DVDak, hemeroteka, interneteko sarbidea eta beste ohiko zerbitzuez gainera, publikoari hurbilduko diote irakurketa beste hiru zerbitzuren bidez.

Jendearen eskura jarriko dira eleberriak, haur eta gazteen literatura, aisialdiari, autolaguntzari eta abarri buruzko liburuak, baita aldizkariak eta prentsa ere. Gainera, jendeak nahi dituen liburuak etxera eraman ahal izango ditu eta bertan ezarritako epean itzuli. Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegien karneta ez dutenek bertan eska dezakete. Azkenik umeen irakurketa sustatzeko jarduerak egongo dira.