16 talde eta artista egongo dira Aste Nagusiko Bertako Metal, Pop Rocka erakusketan

uriola.eus 2022ko eka. 30a, 13:11

Aste Nagusian, abuztuaren 20tik 27ra arratsalde bakoitzean bi kontzertu egongo dira Bilborock Aretoan. Bilboko zortzi talde egongo dira eta 16 taldeetatik emakumezkoen zazpi nabarmentzen dira. 20:00etan eta 21:00etan izango dira kontzertuak eta sarrera librea izango da lekua bete arte. 

Bertako Metal, Pop Rocka erakusketak 35. edizioa ospatuko du aurtengo Aste Nagusian. 16 talde gazte eta ez-profesionalen eta sortzen ari diren talde eta artisten lana bultzatuko da beste behin ere abuztuaren 20tik 27ra arte. Huracan Rose, Tiparrakers, Negracalavera, The last hidden fox, Moonshakers, JUM!, Empire of disease eta Song of Anhubis talde bilbotarrak arituko dira.

Guztira 76 talde eta artista aurkeztu dira aurten, eta hautatutako 16etatik zazpik emakumeen presentzia dute. Bestalde, hiruk bakarrik erabiltzen dute euskara beren letretan. Bilboko artistez gainera, Barakaldoko bi, Getxoko bi, eta Mungiako, Bermeoko, Arrigorriagako eta Durangoko bana arituko dira Bilborockeko oholtzan. 

Itziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak jaialdiaren indarra nabarmendu du: "35 urte geroago, erakusketak estiloak uztartzen eta ikus-entzuleak harritzen jarraitzen duela. Gure eskerrik beroenak Aste Nagusiko festa-hitzordu honetan parte hartzen duten entzule leialei eta, jakina, edizio honetako kartela osatzen duten 16 taldeei".

Musikaz beteriko zortzi egun

Generoak askotarikoak izango dira aurten ere, eta egun bakoitzean bi kontzertu egongo dira, 20:00etan eta 21:00etan. Lehenengo egunean, abuztuaren 20an, Huracan Rose eta Tiparrakers bilbotarrak Punk’n’Rollarekin emango diote hasiera musika saioei. Lehenengo asteburua, abuztuaren 21ean, Addar, Hard’n’Roll soinuekin eta Kruddö taldea Stoner Metal soinuekin itxiko dute. 

Asteari hasiera emateko, abuztuaren 22an, zaleek Arde Marte eta JUM! taldeen Electro pop rockarekin gozatu ahalko dute. EnRockecidos haien hiri ROCKa eta Negracalaverak High Rock And Rolla joko dute asteartean, abuztuaren 23an, eta asteazkenean, abuztuaren 24an, The last hidden fox taldearen Country Folk-Rockaren eta Sonic Free Station taldearen Soul Rock’N’Bluesaren txanda izango da. 

Asteburua hurbiltzen doan heinean, ostegunean, abuztuaren 25ean, Kinki Boys eta MoonShakersek Post Punk’n’Roll eta Garaje Surf Rockek joko dute hurrenez hurren. Ostiralean, abuztuaren 26an, Empire of Disease Groove eta Death Metal melodikoak joko dituzte eta Deimocracyk Thrash, eta Nu Metal eta Death Metal melodikoarekin igoko dira oholtzara. Azkenik erakustaldiari amaiera emateko Song Of Anhubis Rock Gothic Rock Metalarekin eta Blackhearth Heavy Metal klasiko eta zuzenarekin igoko dira eszenatokira.

Talde askoren harrobia 

Gaur egungo musika panoraman garrantzia handia duten taldeak igaro dira Bertako Metal, Pop Rocka jaialditik haien ibilbideen hasieran. Platero y Tú, We Are Standard, Penadas por La Ley, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Athom Rumba, Audience, Los Brazos, Memoria de Pez, Porco Bravo, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile, Rise To Fall, Unbreath, Eneko Mobydick, Rubia, Maren, La Basu, Dekot, Zazkel…igo dira oholtzara Aste Nagusian, besteak beste.

Guztira 528 artistak jo dute erakusketak izan dituen 34. edizioetan. Erripako kaian, Unamuno plazan, Areatzako plazan eta Bailen plazan egin izan dira lehiaketak, eta gaur egun Bilborocken egiten da. 2019an egin zen azken aldiz, eta urte hartan 105 talde aurkeztu ziren, aurten baino 29 gehiago. 

Egitarau osoa 

Abuztuak 20, larunbata
20:00: HURACAN ROSE (Bilbao)
21:00: TIPARRAKERS (Bilbao-Barakaldo)

Abuztuak 21, igandea (HARD ROCK´N´ROLL & STONER METAL)
20:00: ADDAR (Bermeo)
21:00: KRUDDÖ (Bermeo-Etxebarri)

Abuztuak 22, astelehena (ELECTRO POP ROCK)
20:00: ARDE MARTE (Barakaldo-Portugalete)
21:00: JUM! (Bilbao-Nafarroa)

Abuztuak 23, asteartea (ROCK URBANO & HIGH ROCK AND ROLL)
20:00: ENROCKECIDOS (Barakaldo)
21:00: NEGRACALAVERA (Bilbao)

Abuztuak 24, asteazkena (COUNTRY FOLK ROCK & SOUL ROCK&BLUES)
20:00: THE LAST HIDDEN FOX (Bilbao)
21:00: SONIC FREE STATION (Arrigorriaga-Nerbioi-Ibaizabal)

Abuztuak 25, osteguna (POST PUNK´N´ROLL & GARAJE ROCK SURF)
20:00: KINKI BOYS (Getxo-Madrid)
21:00: MOONSHAKERS (Bilbao-Getxo)

Abuztuak 26, ostirala (THRASH GROOVE MELODIC DEATH METAL & NU METAL)
20:00: EMPIRE OF DISEASE (Bilbao)
21:00: DEIMOCRACY (Bizkaia-Araba)

Abuztuak 27, larunbata (ROCK GOTHIC METAL & HEAVY METAL)
20:00: SONG OF ANHUBIS (Bilbao-Mungia)
21:00: BLACKHEARTH (Durango)