2022/08/20 23:30

Kontzertuak

Bilbo Reggae Splash 2022

Bilbo Reggae Splash 2022
Plaza Barria, Bilbo

Bilbo Reggae Splash 2022 jaialdiaren XXIX. edizioa. Aurten, kontzertuak omenaldia egingo dio 2020ko maiatzean hil zen ROBERTO `DUBBY AMBASSAH’ MARTÍNEZ musikari, ekoizle eta abeslariari. Hiru hamarkadatan haren irudiaren inguruan ibilitako hainbat musikari eta artistak hartuko dute parte ekitaldian, Dub Generation taldeak, Benjammin kantari britainiarrak, Akatz ska talde ezaguneko Unai "Bita" Quecedo bilbotarrak, edo Inés Pardo kantabriarrak, besteak beste. Eta hori guztia, bere ibilbidean zehar hainbat musika-proiektutan Dubbyren lankide izandako Roberto Sánchez ekoizlearen zuzendaritza eta koordinaziopean.