Jaien erdialdean, abuztuaren 24an, asteazkenean, HUDAKI Village Band-ekin gozatu ahal izango da. Ukrainako Karpatoetatik datorren talde horrek eslaviar ahots-tradizioa, errumaniar melodiak, juduen erritmoak eta ijitoen tenperamentua ekarriko ditu Aste Nagusira.