Hemen da 2022ko Aste Nagusia!

Arratsaldeko 7etan jaurti du txupina Iratxe Palaciosek, Itziar Lazkano pregoilariaren hitzak entzun ostean, eta festa lehertu da Arriaga plazan. Bi urteren ostean, bueltan dira bilbotarrek horrenbeste maite dituzten jaiak!