Areatza eta Arriagaren ingurua ekintzaz bete da astean zehar

uriola.eus 2022ko abu. 24a, 18:26

Astelehenean abiatu zen lehiaketa gastronomikoa eta umeentzako gargantua edo puzgarriak goixa girotu zuten. Arratsaldean punki olinpiadak jokatu ziren eta Txomin Barullo konpartsak bazkalostea girotu zuen bingo karaoke musikatuarekin. Asteazkenean kirolak presentzia izan zuen saskibaloiko 3X3 txapelketa eta Konpartsen arteko waterpolo partidarekin.