Gau eta egun, jendez beteta egon da Areatza 2022ko jaien bigarren asteburuan, azken txanpari zukua atera nahian. Izan ere, atzo, igandea, eguna iluntzearekin batera erre zen Marijaia Bilboko itsasadarrean, datorren urtera arte agurtu zuten milaka pertsonaren begiradapean.