Migranteentzako euskarara hurbiltzeko harrera ikastarora izena emateko epea irekita dago. EAE-n bizi diren 16 urtetik gorako etorkinei bideratuta dago eta astean 2 edo 3 egun izango dira. 60 orduko ikastaroa izango da eta 22€-ko prezioa izango du.
Matrikula 944 471 042 telefonoaren bidez egin daiteke. Informazio gehiago berbaizuko@gmail.com helbide elektronikoaren bidez eskatu daiteke, baita presentzialki ere, bi helbide hauetan: 09:30etik 13:30era: Ramon y Cajal 42, behean (Berbaizuren bulegoa) eta Ramon y Cajal 8, behean (Deustuko AEK).