2022/09/16 18:00

Dantza

Ibaiondo dantzan

Ibaiondo dantzan
Gas plaza, Bilbo

Bilboko Udalak, urteko 365 egunetan kultura eta diziplina guztiak hiribilduko bizilagunengana hurbiltzearen aldeko apustuan, ekimen berri bat jarri du abian: “Ibaiondo Dantzan”.

IRAILAREN 16, OSTIRALA, GASA PLAZA

• MUGMUS KULTUR LABORATEGIA (18:00etan)
Garaiz: 60 t.m.”

Denborak uneoro zeharkatzen gaitu, eta azalerak, bolumenak, ibilbideak eta joan-etorriak ditugu horren lekuko. Denborak uneoro besarkatzen gaitu, eta azala, nortasuna, adina eta harremanak ditugu horren lekuko. Denborak uneoro laztantzen gaitu, eta maitasuna, bakardadea, higadura eta menpekotasuna ditugu horren lekuko. Denbora da lekukoa eta heldulekua. Zer iragan da, zertan ari gara eta zeri begira jarriko gara? Garaiz gaude oraindik: zertarako? Gorputzak eta enborrak mugimenduan, dantza, zuzeneko musika eta hotsak higiduran, eta hitzak ibiltari, ahoz gora eta idatziz. Bi dantzari, bi musikari eta idazle bat denbora zizelkatuz.

• CRAZY HOSPITAL (18:30ean)

Breakdance-ko “Crazy Hospital” taldeko kideek 17 urte baino gehiago daramatzate dantza egiten, akademietan eskolak ematen, nazioarteko lehiaketetan parte hartzen; izan ere, 2017ko Got Talent Españako ¬nalista izan ziren. Hainbat ordu entrenatuta, ezinezko mugimenduen eta sentsazioen bidez giza gorputzak dituen adierazpen-aukera in¬nituak aztertzen dituzte, “bboy” estilo berezia lortzen dute, mihisea balitz bezala.

• RAQUEL KOROMA + AFRODELICIOUS (19:00etan)

Sei dantzarik osatutako dantza-taldea. Urrunxeago joan nahi izan dute bilaketan, eta estilo fresko eta energetiko berria ekartzeko elkartu dira, Afrikako sustrai tradizionalak beren belaunaldiko dantzekin integratuz. “Afrobeat”-aren indarra eta erritmo alaia, akrobaziak eta "dancehall"-aren sentsualitatea hiri-artearekin uztartzen dute, eta adin guztietako pertsonak erritmo berri horiez gozatzera gonbidatzen dute, ikusleak hunkitu egingo baitituzte.

• HAATIK DANTZA KONPAINIA (19:30 horas)
Ur”

Ekonomia jasangarriaren aldeko alegoria bat. Edo agian modu jasangarri batean bizitzeko aukerarik dugun hausnartzeko balio duen lan bat. Ez ekintza huts eta anekdotikoetan geratuz. Ez soilik jaki, jantzi edo kontsumo beharren asetzeko produktuetan erreparatuz. Bizitza beraren oinarri eta garapenean gizaki eta natur baliabideen arteko elkar ulertze zintzo baten beharrean baizik. Eta zoritxarrez horren ohituak gauden arren, natura gizakiaren beharretara moldatzeko joeraren ondorioak agertuz.