Bilboko Udalak, urteko 365 egunetan kultura eta diziplina guztiak hiribilduko bizilagunengana hurbiltzearen aldeko apustuan, ekimen berri bat jarri du abian: “Ibaiondo Dantzan”.
LARUNBATA, HILAK 17, GAS PLAZAN
• MATXALEN BILBAO (19:00 horas)
“Fugas”
Fugas lanak taldearen ideiaren inguruan hausnartzen jarraitzen du, GEAR hiri-espazioetarako aurreko piezan landu zen ideian; azken horretan, engranajeen, migrazioen eta konposizio eskultorikoen irudiak landu ziren sorkuntza-iturri gisa. Beste ikuspegi batetik, Fugasek harreman-modu berriak formulatzen ditu, hainbat mendekotasun-mota antolatzen ditu Kontzeptu berari buruzko hainbat egoera zabaltzen ditu: “Taldea”. Chopin eta Bachen musikaren bidez, antolaketa eta konposizio eskultorikoen irudiak lotzen dira Fugas lanean. Konposatzaile horiek sormen-kliskagailu modura erabiltzen dira atmosfera atenporala eraikitzeko, non erreferentzia klasikoak egungoekin alderatzen baitira, non Chopinen -ntasuna eta Bachen indarra alderatzen baitira. Bidaia zirraragarri eta laburra.
• CÍA. MOVEO (19:30 horas)
“Echoes”
Konpainiak 15 urte bete dituenean dator “Cía Moveo”ren lan berria, eta errealitatearen eta -kzioaren arteko harremanari buruzko trilogia baten barruan dago. Nondik jaiotzen dira gure ekintzak, gure gogoetak, gure desirak? Geureak dira ala inguratzen gaituen munduaren oihartzunak dira? ECHOESek modu ludikoan eta ironikoan jorratzen du indibidualtasun-nahia eta gure arteko harremanak/elkarreraginak, hizkuntza ¬siko batean, antzerkia, dantza eta akrobazia nahasiz, esperientzia kolektibo batean.