Bilbon gertatzen diren gorroto-intzidenteen aurrean orientazioa eta erantzun eraginkor, egoki eta proportzionala eskainiko duten tresna, baliabide eta zerbitzu multzo bat antolatzea eskatuko dio Podemos, Ezker ANitza-IU eta Equo Berdeak osatzen duten koalizioa Gobernu Taldeari. Eusko Jaurlaritzak tokiko erakundeei horrelako gertakarien aurrean orientazioa emateko sortutako gida hartuko du erreferentziatzat koalizioak.
2021an Euskadiko Gorroto Gertaeren Txostenak erregistratutako 277 gorroto delituetatik erdia baino gehiago Bizkaian izan ziren eta %16,6 Bilbon; %58,48 arrazistak edo xenofoboak eta %26,3 berriz, LGTBI+ kolektiboaren aurkakoak. Bestalde, abuztuaren 26an LGTBI+ Euskal Behatokiak Bilbon gertatutako gorroto eta eraso batzuk salatu zituen eta beste erakunde edo mugimendu sozial batzuk ere, arrazakeria gertaerak salatu dituzte.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak gorroto arrazista, xenofobo, ijitoen aurkako eta LGTBIfobikoko gertakarien aurrean jarduteko gida, udalentzako dago zuzenduta bereziki, baina baita ere toki-erakundeentzako, arazo hauen aurrean haien jarduna bideratu ahal izateko. Carmen Muñoz Elkarrekin Podemoseko zinegotziak azaldu duen moduan, udalerri bakoitzeko errealitate espezifikora egokitu daitekeen dokumentua da.