Mendi Film jaialdiko sarreren pack-ak %50erainoko deskontuarekin lortu ahalko dira urriaren 16ra arte

2022ko Mendi Film Festivaleko kartel ofiziala

Abenduaren 9tik 18ra izango den 15. edizioaren sarreren salmenta martxan dago eta urriaren 16ra arte iraungo du lehen faseak. Guztira lau pack egongo dira eskuragarri %50erainoko deskontuekin. Bigarren fasea urriaren 17tik azaroaren 13ra arte izango da.

Abenduan BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiko 15. edizioa egingo da eta sarrerak jada eskuragarri daude. Irailaren 16an eman zitzaion hasiera lehenengo faseari eta urriaren 16ra arte egongo da irekita. Guztira lau pack egongo dira deskontu handiekin. Jaialdiaren webgunean aurkitu daitezke prezioak eta horiei buruzko informazio osoa. Gainera, Mendizale harpidetzarekin, beherapen are handiagoak lortu daitezke.

Pack motak

Pack Full erosiz gero abenduaren 9tik 17rainoko emanaldi guztiak ikusi ahalko dira Golem aretokoak eta abenduaren 18ko Non-Stop jardunaldia izan ezik. Guztira 20 emanaldirako sarrera da, inaugurazio ekitaldia barne.

Pack lehen asteburua, bere izenak esaten duen moduan abenduaren 10 eta 11n BBK aretoan egingo diren sei emanaldiak ikusteko aukera emango du. Golemeko saioak eta Hasiera Ekitaldia ez doaz barne. Bigarren asteburuko pack-ak berdin funtzionatuko du eta BBK aretoko bost emanaldiak ikusi ahalko dira.

Azkenik Pack Non-Stop eskuratzeko aukera egongo da. Abenduaren 18an BBK aretoan emango diren jaialdiko film sarituak ikusteko aukera ematen duen sarrera izango da. 

Fase gehiago

Eskaintza mugatua izango da baina bigarren fase bat egongo da urriaren 17 tik azaroaren 13ra. Pack-ak erosteko bi aukerak dira eta azaroaren 18tik aurrera banakako sarrerak erosi ahalko dira, hauek ere deskontuekin aurretik erosiz gero.