Kakitzatek babesa eskatu du derrigorrezko errekrutatzetik ihesi doazenentzat

uriola.eus 2022ko ira. 28a, 13:39

Antimilitaristek Eusko Jaurlaritzari, Espainiako Gobernuari eta europar erakundeei  exijitu diete Ukrainako eta Errusiako gerratik ihes egiten dutenei eta herrialde horietan derrigorrezko errekrutatzetik ihes egiten dutenei babesa eta asiloa ematea. 

Ruslan Kotsaba, kazetari, kontzientzia-eragozlea eta Mugimendu Bakezalearen bozeramailearen kontra desertzio epaiketa egingo den egun berean Kakitzat Koordinakunde Antimilitaristak deituta, hogei bat pertsona Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzaordearen aurrean kontzentratu dira. Erakunde eta ordezkari politiko guztiei Errusia Ukraina edo beste edozein gatazka beliko bateko edozein estamentu militarretako pertsona eragozle eta desertoreei asiloa eta babesa ematea exijitu dute.

49 urteko ukrainarrari, 15 urteko kartzela zigorra ezarri nahi diote, Ukrainako erreklutamendu militarraren aurka egindako adierazpen  batzuengatik. "Erakundeek Kontzientzia-eragozpenerako eskubide unibertsala errespetatu behar dutela eta horretarako derrigorrezko errekrutatzetik ihes egiten duten edo edozein gerratatik ihes egiten duten pertsonei babesa eman behar dietela", gogoratu du Kakitzatek. 

Bestalde, gatazken aurrean "parte hartzearen aurka" daudenentzat mugak irekitzea, "errusiar inbasioa" amaitzea eta NATOk Ukrainara armak bidaltzeari uztea eskatu dute. Era berean, herrialde guztietara bideratu dira: "Europan gastu militarra haren forma guztiak eta arma- fabriketarako dirulaguntzak kentzea eskatzen dugu".

Gobernuaren Bizkaiko Ordezkaritzaordeari manifestua

Egindako adierazpenekin batera eskumena duten Administrazio guztiei bideratu dira gaur goizean Ordezkaritzaordean entregatutako manifestu baten bidez eta hainbat eskaera egin dizkiete. Iñigo Urkullu lehendakariari; Espainiako gobernuko presidenteari, Pedro Sánchez; Europako Batzordeko presidenteari, Ursula von der Leyen; Kontseilu Europarreko presidenteari, Charles Michel; edo Europako Parlamentuko lehendakariari, Roberta Metsola.

Hauek izan dira egindako eskaerak: 

  • Kontzientzia-objekziorako eskubide unibertsala errespetatzea, eta derrigorrezko errekrutatzetik ihes egiten duten edo edozein gerratatik ihes egiten duten pertsonen asilo- eskaerak onartzea.
  • Gerraren aurka daudenei, Ukraina, Errusia edo beste edozein herrialdetan arrisku pertsonal handiari aurre egiten diotenei mugak irekitzea.
  • Errusiaren inbasioa eta NATOk tropak eta armak Ukrainara bidaltzea bertan behera uztea.
  • Aurrekontu komunitarioak, estatukoak edo autonomikoak desarmatzea: Gastu militarra haren forma guztiak eta arma- fabriketarako diru-laguntzak kentzea.
  • Oligarkia europarrek eta armamentuak bere etekinak zuritzen dituen Paradisu fiskalak eraistea.
  • Ukrainako eta Errusiako gobernuei Kontzientzia objekziorako eskubide osoa bermatzeko exijitzea.
  • Ukrainako eta Errusiako gobernuei derrigorrezko errekrutatzearen eta soldadutzarako desertoreak kontzientzia-eragozleak jazartzeari uzteko eskatzea.
  • Ukrainiako eta Errusiako Federazioaren desertoreak eta kontzientzia-eragozleak babestea eta asilatzea.