Zabalako Jai Batzordeak egitarau oparoa prestatu du gaur hasiko diren jaietarako

uriola.eus 2022ko ira. 30a, 10:00

Gaur hasiko dira jaiak pregoiarekin 19:30ean eta iganderarte iraungo dute. Erlantz, Fea Doris eta Pelícanos izango dira ostiraleko kontzertuak eta Belle & Blue berbenak jarriko du musika larunbatean. X. otxote topaketa, indaba lehiaketa edo musika kalean lehiaketa egongo dira asteburuan, besteak beste. 

Bilboko auzoetako jaien denboraldia bere amaieran dago eta asteburu honetan Zabalako jaien txanda izango da irailaren 30etik, urriaren 2ra. Txosnagunean pregoia eta bolanderak botako dituzte 19:30ean jaiei hasiera emateko. Auzoa girotuko da gau aldera X. Otxote topaketarekin eta Sigi-saga dantza taldearekin. Eguna amaitzeko, 22:30etik aurrera Erlantz, Fea Doris eta Pelícanos arituko dira txosnagunean. 

Larunbat goizean, urriaren 1ean, bideojokoen txapelketa egingo da 11:30etik 14:00etara. Egun berean, indaba lehiaketa eta mus txapelketa izango dira. Musika, Bilbotarrak abesbatza eta DJ Ramixen eskutik helduko da. Egunaren amaiera Belle & Blue berbena arituko da 22:00etatik 02:30era.

Azken eguna, musika kalean lehiaketarekin hasiko da. Buruhandiekin batera 12:00etatik 16:00etara auzoko hainbat lekutan, kale musikariak haien doinuak erakutsiko dituzte. Egitaraua seietako igel txapelketa eta ordu berean egingo den txokolatadarekin osatuko da. Ekintza hauekin amaituko dira Zabalako jaiak. Bestalde astelehenean, urriaren 3an, umeen eguna izango da eta horren ondorioz barrakek 2 euroko prezio berezia izango dute.