2022/10/13 19:00

Hitzaldia

'Dekolonialismoa, begiradak'

'Dekolonialismoa, begiradak'
Alternatibaren egoitzan, Bilbo

Juan Sebastian Elkano euskal marinelaren bidaiaren bosgarren mendeurrena gogoratzen den urtemugan, eta hispanitatearena deritzon egunaren ostean, Alternatibak hitzaldia egingo du Bilboko bere egoitzan, urriaren 13an, Dekolonialismoaren inguruko begiradak aztertzeko. Horretarako, batetik, Axier Lopez kazetaria eta Gure heroiak (Argia, 2022) liburuaren egilea arituko da hizlari. Eta, harekin batera, Luciana Alfaro Euskal Herriko emakume arrazializatu eta migratuen sareko kideak hartuko du hitza.

Axier Lopezek bere liburu berrian aztertutako “Euskal Herriko kolonialisten historia” bat abiapuntu, garaiko gertaeren inguruan ditugun balizko ardurak eta hausnarketak plazaratuko ditu, esaterako egungo kale izendegiari begira. Era berean, Black Lives Matter bezalako olatuek ekarritako ondorioak ere izango ditu aztergai.

Luciana Alfarok, berriz, dekolonialismoaren ikuspegi zabalagoa jorratuko du, besteak beste, kolonialismoak gorputzetan, emakumeengan, edota pertsona migratu eta arrazializatuengan dituzten ondorioak jarriko ditu mahai gainean.