Emaus Gizarte Fundazioak Astindu erabili aurretik izeneko jardunaldia antolatu du urriaren 17an, astelehena, EHUren Sarrikoko fakultatean.
Ekitaldia Euskadin bultzatzen ari diren Gizarte Mugimenduen Herri Unibertsitatearen (UPMS) proiektuaren barruan kokatzen da, Hegoalde Globaleko hainbat eragilerekin artikulatuta, eta elkartze- eta elkarrizketa-guneak sustatzea du helburu. Hau, lurraldean kokatutako eta emantzipazioa eta gizarte-eraldaketa praktikara bideratutako unibertsitate kritiko baten eraikuntza kolektiborako gauzatu da.
Boaventura de Sousa Santosek (UPMSren bultzatzailea Munduko Gizarte Forotik) parte hartuko du besteak beste, eta unibertsitatearekin, gizarte-mugimenduekin, erakunde komunitarioekin eta abarrekin lotutako hainbat pertsona/kolektiborekin partekatuko da.
• Lekua: UPV/EHU – Sarriko (Areto Nagusia) – Bilbo
• Ordua: 19:00