Pobrezia desagerrarazteko DBE-ren erreforma eskatu dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean

uriola.eus 2022ko urr. 17a, 16:08

Eusko Jaurlaritzara arte egindako kontzentrazioa (Argazkia: Berri-Otxoak)

Gizarte kolektiboek, sindikatuek eta hirugarren sektore sozialeko sareek Eusko Jaurlaritzaraino egin dute manifestazioa pobrezia erauzteko Nazioarteko Egunaren testuinguruan. DBE-ren lege erreforma aldatzea eta pobretutako eta prekarietate egoeran dauden pertsonek sistemara sarbidea izatea eskatu dute besteak beste.

35 urte bete dira Parisko Trocadéro plazan mila pertsonatik gora bildu zirenetik, muturreko pobreziaren, indarkeriaren eta gosearen biktimei omenaldia egiteko. Gaur, Pobrezia erauzteko Nazioarteko Egunaren testuinguruan hogeita hamar gizarte-erakunde, auzo erakunde eta hirugarren sektoreko sareak bildu dira sindikatuekin batera. Urtero pobrezia egoeran dauden pertsonei elkartasuna erakusten zaie munduko hainbat txokotan. 

DBE-ren lege erreforma aldatzea, pobrezia eta prekaritate egoeran dauden pertsonak sistemara sarbidea izatea eta pobreziaren atalasea gainditzeko balioek gora egitea izan dira aldarri nagusiak. Gainera, diru-sarrerak bermatzeko diru-bilketa areagotzea edo kupoaren ordainketan 180 milioi inguru aurreztea "posible" dela azaldu dute.

Gobernu gehienek pobreziarekin bukatzeko konpromisoa adierazi badute ere, horien artean Eusko Jaurlaritza, "bere egungo politikoek ez dute Euskadin dauden pobrezia egoerei amaiera emango dien gizarte inklusiboago bat sortzen laguntzen", gaur salatutakoaren arabera. EEIk aurtengo ekainean argitaratutako bizi-baldintzen Inkestaren datuen arabera, 2021ean Euskadin pobrezia- eta baztertze-arriskuan dagoen biztanleria %16 izan da, 2020koa baino 2,40 puntu altuagoa.

Inflazioak izaten ari duen eragina ere nabarmendu dute: "Jende askoren bizitza ari da zailtzen eta pobrezia handitu egingo da". Horren aurrean, hainbat eskaera egin dituzte gaur goizean Eusko Jaurlaritzaren aurrean: "Pobreziatik ateratzea ahalbidetuko duen diru sarrerak bermatzeko sistema bat arautzea; pertsona guztiek etxebizitza duina izatea onartzea eta arautzea; lan prekaritatearekin amaitzea ahalbidetuko duen baldintza duinak bermatzea; pentsio duinen aldeko konpromisoa hartzea; fiskalitate bidezkoagoa eta progresiboagoa sustatzea; ekonomia soziala eta solidarioa sustatzea; eta kalitatezko zerbitzu publikoetarako sarbidea bermatzea".

Manifestazioa azaroaren 19an

Eskubideen Karta Sozialak ere, manifestazio deitu pobretzeari "Stop!" esateko. Azaroaren 19an izango da 17:30ean Jesusen Bihotzetik aterata. Aurretik urriaren 27an azoka gardena egingo dute Areatzan eta azaroaren 10ean diru sarrera duinen aldeko ekimena egingo dute Eusko Jaurlaritzan.