Bilbao Berraktibatzen programaren barruan lan mundura sartzeko laguntza emango zaie 51 bilbotarreri. Azaroaren 17an jarriko da martxan eta 2023ko martxora arte iraungo du. Banakako eta taldekako saioak emango dira eta azaroaren 7tik 10era informazio-saioak egingo dira izena eman duten guztiekin. Ondoren behin betikoak hautatuko dira. Edizio hau lanpostu berri bat lortzeko enpresekin antolatuko diren saioekin amaituko da.
40 orduko programetan hurrengo alderdiak landuko dira besteak beste: berriz orientatzea, lan-aktibazioa, beste lanpostu bat ematea eta gaitasun digitalak. Azken ezagutza izango da gehien landuko dena eta ordu guztien erdia baino gehiago eskainiko zaio.
Partaide bakoitzak orientazio-saio pertsonalak izango ditu hainbat gauza aztertzeko eta diagnostiko bat egiteko. Enplegagarritasun-diagnostiko bat egin, ibilbide profesionala diseinatu, curriculumerako aholkularitza teknikoa jaso eta banakako ekintza-planak prestatuko zaie.
Bestalde, talde saioetan ere hainbat ezagutza jasoko dituzte: talentua identifikazioa eta soft skills direlakoen ebaluazioa, diseinua eta berrikuntzarako tresna digitalen ezagutza, hodeian informazioa biltegiratzea eta plataformen zein komunikazio- eta hautaketa-joera berrien berri izatea, eta personal branding eta marka pertsonala definitzea.
Lan mundura trantsizioa
Programaren parte-hartzaileak zuzenean jarriko dira harremanetan kontratazio-eragileekin eskaintza eta eskariaren arteko konexioa bilatzeko. Azken fase honetan, lehentasuna emango zaie sektore teknologiko-digitalera, energetiko-klimatikora eta soziosanitariora.