'Arthur' eta 'Project 2030' izan dira Seriesland jaialdiko irabazle nagusiak

uriola.eus 2022ko urr. 21a, 12:33

Showrunnerrik onena eta websailik onenaren saria irabazi dute film suitzar eta poloniarrak hurrenez hurren. Gina Wenzelek irabazi du zuzendaritzarik onena eta EITBko Daniel / A lanak irabazi du euskal websailik onenaren saria.

Seriesland Nazioarteko Websailen VIII. jaialdiaren sarien irabazleak eman ziren atzo eta guztira 40 kategoria saritu ziren. Nick Rusconi, Chloe De Souza eta Alberto Meroni suitzarren Arthur, Wojtek Jezowskiken poloniarraren Project 2030, Gina Wenzel alemaniarraren Four tracks eta EITBk ekoitzitzako Daniel / A izan dira irabazle nagusiak. Lehiaketako lanen erdiak emakumeek sortuak, zuzenduak eta ekoitziak izan dira. 

Arthur filma showrunner-ik onenaren saria irabazi du. Lana ekoitzitako hirukotea websailen sorkuntzan erantzukizunik handiena hartzen duen egile-ekoizlerik onenaren figura izendatu dute. Saileko hiltzaile bat ondoko ateko auzokide izateko posibilitatearen inguruan doan thriller, komedia eta drama nahasten ditu seriea da. Aitortzarik handienetakoa da lortutakoa.

Websail onenaren irabazlea Project 2030 izan da eta ingelesez filmatua dago eta drama da. Hamarkada honen amaieran jarrera sozialetan aurrerapen teknologikoak izango duen eragina azaltzen du. Horrekin batera hainbat zailtasun plazaratzen ditu: gertaerak itxuretatik bereiztea edo errealitate birtuala garatzea eta areagotzea, metabertsoarekin nahiz metagizakiekin. 

Bi sari nagusiez gain beste bi garrantzitsu egon dira. Daniel / A EITBren ekoizpena euskal websail onenaren saria irabazi du eta Los Angeles, Miami eta Giesseneko jaialdietan erakusteko hautatua izan da. Bestalde Gabriel Ocinak, bigarren mailako aktorerik onena izan da websail honi esker. 

Emakumeak garrantzitsu

Azkenik, Gina Wenzelek zuzendaritza onena irabazi du Four Tracks lanari esker. Antzinako deabruekin borrokatzen den bitartean ospea bilatzen duen rap abeslari baten erretratua kontatzen du. Düsseldorfeko zinemagilea gai sozialen dokumentalista gisa hasi zen eta haren lanak 200 jaialditan baino gehiagotan agertu dira.

Berarekin batera emakumeak garaitu dira Amets saileko zuzendaritza onenean, sail indepenedenterik onenean, dokumentalik onenean, showrik onenean eta euskal sailik onenean. Irabazle guztiak jaialdiaren webgunean ikusi daitezke.