Ekologistak Martxan Bizkaia, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa eta Civersity: ciudad y diversidad Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikerketa-taldea jardunaldi bat antolatzen ari dira, “Etxebizitzaren problematika Euskadin: oraina eta etorkizuna” izenburupean, maiatzaren 16an goizeko 9:15etik 15:00retara, EHUko Bizkaia Aretoan. Bertan, honako hau hartzen dute abiapuntutzat: "Etxebizitza eskuratzea oinarrizko premia da, eta gaur egun ezin dute eskuratu biztanleriaren sektore garrantzitsuek (gazteek, etorkinek, errenta baxuko pertsonek...). Gaur egun, gure gizartean dagoen arazorik handienetako bat da. |