Euskaraldia nagusi Darabilboren azaroko programazioan

uriola.eus 2022ko aza. 2a, 10:48

Ikasturteko hirugarren hilabetean ekintza batzuk errepikatu eta eskaintza berriak izango ditu Darabilbok. Bilboko berbalagunen hasiera ekitaldia egingo da eta Euskaraldia berotzeko bizikletada egingo da.  

Hilabetearen hasierarekin batera, bueltan da Darabilboren agenda. Aurrekoan arrakasta izandako ekintza batzuk errepikatuko dira eta beste batzuk berrikuntzak izango dira. Lehenengoa Tupper Sex izango da. Albora-Bidek berriz eskainiko du eta azaroaren 4an egingo da Irale-Dorretxeko jendearentzat 12:45ean.

Azaroaren 10ean, Bilboko berbalagunen hasiera ekitaldia egingo da Miribillako Mirigorri elkartean. 19:00etan hasiko da eta hiriko euskaldun guztiak gonbidatuta daude. Hilaren 13an, igandean, Kirola eta Natura programaren beste ekintza bat egingo dute. Urkiolan 9etan, 3-5km-ko orientazio ibilbideak prestatu dituzte maila guztietako mendizaleentzat. egun berean, Euskaraldiak indarra hartuko du berriz eta Berbaizu euskara elkarteak antolatuta bizikletada egingo da. 12:30etik aurrera Sarrikoko unibertsitatetik aterako da eta horren ostean, konponketa errazen tailerra eta pintxoak egongo dira.

Azaroaren 24an, BBKateak egitasmoaren baitan Arte ederren museotik bisita gidatua prestatu du Darabilbok. Bildumako bi artista guztiz ezberdinen lanen topaketa izango da. Goizez, 14:30ean hasiko da eta arratsaldez 18:00etan. Azkenik Kakorratza saio klasikoa bueltan da. Gerrillako nesken laguntzaz eskularruen tailerra egingo da negurako prestatzeko. Iralako udaltegian egingo da 18:30ean eta bigarren saio bat abenduaren 2an prestatu da. izen-ematea aurretik egin beharko da.