'Zapla!' Euskaraldiaren podcastaren lehen atala argitaratu da

uriola.eus 2022ko aza. 2a, 17:06

Hizkuntza ohiturak aldatzeko gida izango den programak lau atal izango ditu. Monika Belastegi eta Juan Kruz Lakastak gidatuko dute. Estres linguistikoa, sumisio linguistikoa, asertibotasuna eta hizkuntzarentzako gune babestuak landuko dira. 

Atzo, azaroak 1, EiTB podcast plataforman Euskaraldiaren inguruan ekoitzitako Zapla! podcastaren lehen atala argitaratu zen. Monika Belastegi eta Juan Kruz Lakastak adituekin egingo dituzten elkarrizketek izango dira programen ardatza. Beste alde batetik hizkuntza hautua izango da aztergai nagusietako  bat eta honi lotutako lau testigantza egongo dira. 

Formatu berri hau, Euskaraldiak bere hirugarren edizioan dakarren berrikuntzetako bat da eta ahobizi eta belarriprest izango diren herritarrentzako baliabideak eskaintzea du helburu. Bertan hainbat egoera zehatz irudikatuko dira, adituen aholkuen laguntzeko. Euskaraldiaren baitan sortutakoa den arren, ostean erabilgarria izatea espero dute. Hizkuntza ohiturak aldatzeko baliabideak eskaintzea da helburu nagusia.

Lehen kapituluaren gonbidatua Gemma Sangines psikologoa izango zen. Asertibotasuna lantzeko eskaintzen diren TELP tailerrren sortzaileetako bat da eta estres linguistikoa, hizkuntza sumisioa eta asertibotasuna gainean hitz egingo du. Gainera, Juan Ignacio Perez Iglesias Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendari eta Jakiundeko presidentea ere parte hartuko zuen. 

Iraupena ordu erdikoa izango da eta azaroko lehen lau astearteetan argitaratuko dira. EiTB gunean argitaratzeaz gainera, Google podcast, Apple podcast, Ivoox eta Spotify plataformetan agertuko da. Euskaraldia izan da honen sortzailea eta ekoizpena On Time-en esku joan da.