Jokotekniaren V. jardunaldia Harrobia ikastolan egingo da azaroaren 12an

uriola.eus 2022ko aza. 8a, 13:22

09:45etik 13:00etara euskara eta bideojokoak uztartzea zein euskal bideojoko zaleen komunitatea sortuko da. Euskal Herriko industriari zuzenduko zaio begirada eta bideojokoen arlo ezberdinetan jarduten duten profesionalak egongo dira.  

Aurreko lau jardunaldiek izandako arrakastaren ondorioz Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak bosgarren jardunaldia egingo dute azaroaren 12an Harrobia Ikastolarekin. 09:45etik 13:00etara egingo da eta arratsaldean bideojokoak ezagutzeko tartea egongo da. Streaming bidez ikusi ahalko da EITBren webgunean. Euskal Herriko bideojoko industriaren egoeran sakonduko da, Ibai Aizpurua, Anize Amestoy eta Josu Cobelorekin.

Xede nagusia, beste guztietan bezala, euskara eta bideojokoak uztartzea zein euskal bideojoko zaleen komunitatea sortzea izango da. Harrobia ikastolako ikasleekin mahai ingurua egingo da eta bideojokoen arlo desberdinetan jarduten duten profesionalak ikusteko aukera izango dute. Bideojokoen Euskal Herriko industriari buruz hitz egingo dute hauekin. 

Hainbat berritasun ekarriko ditu jardunaldi honek. Arratsaldean, 17:30ean, bideojoko garatzaileen lana ezagutzeko topaketa egingo da SPRI-Enpresa Digitalak-en eskutik; Ibai Aizpuruak, Eneko Zubiaurrek eta Harrobia Ikastolak bideojoko bana aurkeztuko dute. Euskarazko bideojokoak probatzeko aukera egongo da eta haurrei, familiei eta gazteei zuzendutako ekitaldia izango da. 

Egitaraua

Aurkezpena 09:45ean egingo da eta hamarretan Ibaia Aizpuruak Zer da Game Jam bat? gaia jorratuko du. Izan ere, bideojoko sorkuntza maratoi hauek bideojoko prototipoa sortzeko biderik eraginkorrena da. 10:30ean Anize Amestoyk bideojokoetako soinu sorkuntzaren aurkezpen bat egingo du. Bere ogibidea azaltzea izango du helburu hitzaldiak.

11:00etako atsedenaldiaren ostean 11:30ean Josu Cobelok Bideojokoak, hezkuntza, industria eta euskara hitzaldia emango du. Euskal Herrian bideojokoak garatzen ikasteko aukerei buruz hitz egingo dio publikoari. Horren ostean Game Erauntsia elkarteak euskara eta bideojokoak uztartzearen inguruko gogoeta egingo du eta eguna amaitzeko mahai ingurua antolatuko da 12:30ean Digipen, Harrobia eta Tartangako ikasleekin.