Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa goizean hasi eta iluntzera arte luzatuko da, egitaraua bi zati nagusitan banatu dutelarik: hitza eta ekintza. Hala, goizez hitzaldi eta mahai-inguruak egingo dituzte, eta arratsaldez, berriz, emanaldien txanda izango da. Maurizia Aldeiturriaga pandero-jotzaile arratiarraren irudia darabilte hitzordua iragartzeko, hura aldarrikatu eta omenalditxoa egite aldera.
“Sarea osatzeko, elkarren berri izateko, esperientziak eta ezagutzak elkarbanatzeko, zenbat garen ikusteko, zelakoak garen ikasteko, ertzetan daudenak erdigunera eramateko sortu dugu”, antolatzaileen arabera.
Bertaratu nahi dutenek esteka honetan dagoen galdetegia betez eman dezakete izena.
Honako hau izango da eguneko egitaraua:
GOIZEKO EGITARAUA: HITZA
10:00 | Mahai-ingurua: “Plaza berriak”
- Gidaria: Ane Zabala
- Hizlariak: Lara Izagirre, Itziar Atienza eta Ainhoa Artetxe
11:10 | Mahai-ingurua: “Musikaren transmisioa eta misioa”
- Gidaria: Leire Palacios
- Hizlariak: Ane Martinez, Nerea Alberdi eta Maria Rivero
12:30 | Mahai-ingurua: “Erreferenteak literaturan”
- Gidaria: Leire Palacios
- Hizlariak: Laura Mintegi, Alaine Agirre eta Lizar Begoña
14:00 | TxorOndorioak
- Ane Lindane
ARRATSALDEKO EGITARAUA: EKINTZA
17:00 | Poesia errezitaldia: “Berbak sare” (Leire Vargasen gidaritzapean)
- Maddi Zabalo
- Izaro Bilbao
- Nora Garmendia
- Dafne Gonzalez
- Leire Ugadi
- Amaia Barrena
- Libe Goitia Artetxe
18:00 | Musika emanaldia: “Akordeak sare”
- Noah Cliff
- D’Capricho
- Ane Zugaza
19:00 | Antzezlana: “Igaro” (estreinaldia)
- Maren Basterretxea
19:30 | “Winona & Grace” Backstage, antzezlanaren barne prozesuan murgiltzen
- Ainhoa Artetxe
- Graciela Doniz