19:00etan izango da hitzordua, eta Euskaraldian izena eman eta dagoeneko txapa jaso dutenei berau eramateko eskatu die. Nabarmentzekoa da Euskal Herriko hiriburuetan modu sinkronizatuan egingo dela txapa jartzeko ekitaldia.
Bilboren kasuan, Patxo Telleria eta Nerea Mazo arituko dira aurkezle lanetan. Herritarrak bildu eta indarrak hartzeko garaia izango da, hurrengo egunetik aurrera eta abenduaren 2ra arte luzatuko den ariketari ekin baino lehen. 19:30ean egingo dute txapa jartzea belarriprest eta ahobiziek, eta, jarraian, Inun-ek eta Yogurinha Borovak kontzertua eskainiko dute. Hori gutxi ez, eta Ibarrekolanda institutuko ikasleek ere beren alea jarriko dute ikuskizunean.
Txapak jasotzeko azken egunak
Auzoz auzo martxan daude jada Ahobizi eta Belarriprest txapak jasotzeko gunean. Zehazki, jarraian ikus daitekeen kartelean adierazita dauden tokietan. Gogoratu txapa jasotzeko ezinbestekoa dela aurrez izena eman izana. Euskaraldia.eus webgunearen bitartez egin daiteke hori, hain justu ere Euskaraldiaren bezperara arte.