Lehenengo 25 artista eta musika taldeak iragarri ditu BBK Live-k

uriola.eus 2022ko aza. 15a, 15:30

Artic Monkeys kartel buruari, Florence + The Machine, The Chemical Brothers eta The Blaze taldeak batu dira besteak beste. Euskarazko musikaren ordezkari izango dira Merina Gris eta Bengo. Sarrera bakoitzeko 3€ erabiliko dira Balmasedako suteak kiskalitako ingurunea basoberritzera.

2023ko BBK Live jaialdiak bere lehenengo pausuak ematen hasi da. Duela aste batzuk Artic Monkeys aurkeztu zen kartel buru gisa eta gaur beste 24 artista iragarri dira, datorren urteko uztailaren 6an, 7an eta 8an egingo den jaialdiari forma ematen hasteko. Vicente Paredes argazkilariaren Supereuskadi obra osatzen duen Ousmane Dramé eta Garazi Arruti harri-jasotzaileak izan dira 16. edizioko kartelaren irudi nagusiak.

Florence Welch abeslaria, lau urte geroago bueltatuko da jaialdira Florence and The Machine taldearekin. Artista britaniarrak Dance Fever lan berriarekin Bilbo osoa zutik jartzeko helduko dira BBK Live-ra. The Blaze eta The Chemical Brothers, artista elektroniko nagusiak izango dira. Haien zuzeneko "atmosferiko eta limurtzaileekin" gozatu ahalko dute berriz ikusleek. 

Kobetamendi ez da ahaztuko momentuan puri-purian dauden musika estiloez. Nahasketa horren parte, Manchesterreko Yhe Lathums laukotea izango da. 070 Shake taldeak, etorkizuneko hip-hop-a direla erakutsi nahi dute bere musika indiarekin. Soinu exotikoek ere, tokia izango dute Afrikako Tinariwen talde tuareg-arekin. Talde horiekin guztiekin batera, Basoa gunea eta DJak egongo dira: Young Marco, Job Jobse, Ben Ufo, Dinamarca, Call Super, Violet eta beste artista ugari.

Penintsulako eta euskal artistak

Penintsulako artistez ez da ahaztu Bilboko musika jaialdi handiak. Fama eta ospe handia du Love of Lesbian-ek eta 16. edizioan ez da faltako. Eszena urbanoaren barruan, Ben Yart nafarra igoko da eszenatokira, sad trap cuteenaren adierazgarri den Albany egongo da eta nerabe emo-trap abesten duen Rojuu. Elektro-popa Delaporte eta Playback Maracasek ekarriko dute eta azkenik soinu tradizional eta elektronikoak egongo dira entzungai hurrengoekin: Baiuca, Arde Bogotá eta Colectivo Da Silva.

Euskararentzako tokia egongo da BBK Live-n. Neurri txikian izango da momentuz, kartel osoaren faltan. Merina Gris taldea, euskaraz abestutako synth pop estiloaren ordezkari izango da. Bengo, gaur egun, pop urbano euskaldunaren adierazgarri nagusia da eta bertan egongo da.

Sarrerak salgai

Lehenengo kontzertuaren iragarpenarekin ireki zen salmenta eta oraindik bere horretan dago. Bono orokorra 150€-ko kostua dauka eta kanpinarekin batera 170€-koa. Horietatik 3€ Balmasedako suteak kiskalitako ingurunea basoberritzera bideratuko dira. 

Aurtengo edizioko aurkezpen-irudia "gure lurretako kulturan eta gizartean barrena egindako bidaia da" Paredes argazkilariaren arabera. "Jaialdia plataforma alternatibo bat da, proiektuari ikusgaitasuna eman eta askoz ere jende gehiagorengana iristeko, batik bat, nazioko eta nazioarteko jendearengana”, azaldu du. Aurten jaialdiak, Formatu handiko jaialdi onena eta Kanpaleku onena Fest sariak irabazi ditu.