MILA MUSIKA HARIA. “Mila Musika Haria” zikloaren edizio berria, gitarrak eta hari-instrumentuak protagonista dituzten kontzertuak.
Azaroak 18, 19:00etan, Bertendona Institutoan. Txomin Artolak bere musika ibilbideari gainbegiratu bat emango dio hastapenetako sorkuntzetatik hasi eta kronologikoki azkenetara egiten duen bidaian, Urbil semearekin batera. Tartean egongo dira Euskal Herriko kantutegi tradizionaleko hainbat doinu, baita modu batera edo bestera eragin dioten zenbait sortzaileri egindako keinuak ere.