2022/11/28 19:00

Hitzaldia

Indarkeria matxistaren tratamendua Maixa Zugastiren L.A.A. eleberrian

Indarkeria matxistaren tratamendua Maixa Zugastiren L.A.A. eleberrian
Foru Liburutegia, Bilbo

Maixa Zugastiren L.A.A. eleberria Donostian kokaturiko thriller psikologikoa da, eta egileari jazotako gertaera hunkigarri batzuk ditu abiapuntu. Duela urte batzuk, emakume batek laguntza eskatu zion. Senarraren jipoiak eragindako ubelduz beteta agertu zen, heriotza mehatxuaren pean, erabat izututa…

Bada, Itxaro Gonzalez Guridik nobela horretan indarkeria matxistari zer-nolako tratamendua ematen zaion aztertu du, eta horri buruzko berbaldia eskainiko du Foru Liburutegian.