Marrakech, Brusela, Zürich, Praga eta Hamburgorako hegazkinak aterako dira Loiutik udan

uriola.eus 2022ko aza. 25a, 12:43

Hurrengo udatik aurrera zazpi helmuga berri izango ditu. Zazpigarren hegazkin bat gehituko da Marrakech, Brusela, Zürich, Praga eta Hanburgora joateko eta konexioa berreskuratuko da Roma-Fiumicino eta Florentziarekin. 

Loiuko aireportuaren bidaiak handituko dira 2023ko udan Vueling konpainiaren eskutik. Kostu baxuko hegaldien konpainia 180 plazako Airbus A320 hegazkin bat gehituko du bere flotara. Uztailaren 1etik aurrera, Loiutik Marrakech (martxotik aurrera), Brusela, Zürich, Praga eta Hanburgora bidaiatu ahalko da Bilbotik.

Roma-Fiumicino eta Florentziarekin konexioen berreskurapenarekin Vueling-ek 32 ibilbide izango ditu Loiutik eta ostegunetik aurrera erosi ahalko dira billeteak. Vueling lidergoa dauka Loiun eta 2022ko udan 1,7 milioi garraiatu ditu, bidaiari guztien %48.

"Euskal Herriaren aldeko gure apustuak oso irmoa izaten jarraitzen du, eta Bilboko operatiboa are gehiago handitzeko borondatea dugu, Espainiako eskualde garrantzitsuenetako bat munduarekin konektatuz", adierazi du Vueling-eko Network Strategy & Long Term Planning-eko zuzendari Jordi Plak.