Badator DarabIlboren urteko azken egitaraua

uriola.eus 2022ko aza. 30a, 10:28

Zientzia solasaldia, Kakorratz-lana tailerra, bidaiatzeari buruzko solasaldia eta fisioterapia eta talo tailerra egongo dira abenduan zehar.

Gabonetatik hurbil, urteko azken agenda dakar Darabilbok. Ekintzaz beterik egongo da eta Euskaraldiari tokia emango dio bere azken txanpan. Bihar, abenduak 1, Jose Ramon Etxebarria fisikariak solasaldia gidatuko du Zientzia euskara onean programaren barruan. Gnomona lehenengo neurgailua, Kirikiño Ikastolan izango da 18:30ean.

Etzi, ostiralean, Kakorratz tailerraren bigarren saioa izango da eskularruak egiteko. Arantza Aresekin izango da Iralako Udaltegian 18:30ean. Bizkarreko mina dutenentzat fisioterapia tailerra emango du Iera Garciak (Rs Bilbao) abenduaren 12an. Abandoko Udaltegian 18:30ean.

Abenduaren 14an, Asier Arroita, Txiribuelta.eus-eko kide eta bidaiariak Albania, Bulgaria eta Turkiari buruz hitz egingo du Matxintxu AEK Euskaltegian 10:15etan. Hurrengo egunean, abenduaren 15ean, Bidarteko Udaltegian egongo da 19:15ean. Azken saioa talo tailerrarena izango da. Abenduaren 21ean eta 22an, Lizardi AEK Euskaltegian 12:00 eta 10:00etan hurrenez hurren, Ane eta Goranek taloa egiten irakatsiko dute,