Izan ere, Bilboko kaleak “herritarren gehiengoaren interesei erantzuten ez dieten estimuluz josita” daude Gu ere bagara Bilbo!-ren ustez, eta aisiarako nahiz herritarrak elkartzeko toki egokiak falta direla deritzote, baita herri mugimendua jazartzen dutela ere.
Bada, ekimen horren baitan identifikatu dituzte sei arazoren eta horien inguruko aldarrikapenen zerrenda da jarraian datorrena:
1) "Pertsonak elkartu ez daitezen egiten diren plazek pertsonak batzeak ematen duen beldurra adierazten dute" Gero eta hedatuago daude herritarron elkargune izatetik urrun, paisaia polit izateko eraikitzen diren plazak.
2) "Katiuskekin ezin da eskupilotan jolastu. Zein da frontoia estaltzeko duzuen beldurra?" Bilboko auzo gehienetan dagoen aldarrikapena da hau: Sani, Deustu, Uribarri, Olabeaga, Arangoiti... frontoia estali ezkero, etxegabeak sartuko omen lirateke lotan. Beraz, hobe ez estaltzea, ze etxebizitzaren afera konpontzea eta auzotarron aldarriari men egitea, ez dira konpatibleak, ezta?
3) 1.500.000€-ko diru-laguntza Bilboko BBK Liveri. 1.500€-koa auzoetako jai herrikoiei. "Nork egiten du negozioa gure aisitik?" Bilbori ustezko aberastasun ekonomikoa egiten dioten makroebentoek diru-laguntza publiko mordoa jasotzen dute. Bitartean, aberastasun komunitarioa, balioena, kohesio sozialarena... generatzen duten jai batzorde eta jai herrikoiek itota egiten dute euren jarduna.
4) "Zoriontasuna diruarekin lotzen duzue, diruarengatik esplotatzen gaituzue". Biderkatu egiten ari dira Gran Via kaleko multinazionalak. Horren aurrean ekimen desobedienteak guztiz zilegi dira. Ezin dugu onartu, ez esplotazioa ez eta inposatzen diguzuen zoriontasunaren paradigma neoliberala.
5) "Zoriontsu izateko kontsumitzera bultzatzen gaituzue. Bitartean negozioek gure gure hiria kontsumitzen dute" Zoriontasunaren paradigma lehiatu beharra dugu. Erosleak baino askoz gehiago gara. Euren dendetan esklabutza egoeretan lan egin behar dugun lan-indar merkea baino askoz gehiago gara.
6) "Maita nazazu Bilboko Udalak ekimen pribatuak maiten dituen bezala. Ez nazazu gorrotatu Bilboko Udalak Herri Mugimenduak gorrotatzen dituen bezala". Kolaborazio publiko-pribatuaren bitartez hartzen dira erabaki garrantzitsuenak Bilbon. Bitartean, isun, beto eta errepresioaren bitartez jazartzen dute Herri Mugimendua.