Arriaga Antzokiko opari-txartelak eskuragarri daude

uriola.eus 2022ko abe. 6a, 12:37

40 eta 100 euroko baliodun txartelak jarri dituzte salgai, eta horiei esker %25eko beherapena lortu ahal izango da 2023ko ekainera arteko denboraldi honetako emanaldietan.

"Arte eszenikoen aldeko pasioa sustatzeko eta ikus-entzuleei antzokira etortzea errazteko xedez" atera ditu beste behin ere opari txartelak Arriaga Antzokiak. Horietako bat jasotzen duenak 2023ko ekainera arteko denboraldi honetako antzerki, musika, opera, dantza eta bestelako ikuskizunetarako sarbidea izango du. 2013ko Gabonetan jarri zen martxan ekimena, eta, arrakasta ikusita, jarraipena eman diote urtez urte, harik eta aurten 10. ediziora iritsi arte.

Opari Txartelaren bi modalitate daude. Batak 40 euroko saldoa du, eta besteak 100 eurokoa. Aukera bietako edozeinek ematen du denboraldi honetarako Arriaga Antzokiko sarrerak erosteko aukera (saldoa agortu arte). Horrela erositako sarrerek, lehen unetik %25era hel daitezkeen beherapenak dituzte. Horrez gain, Opari Txartela duenak beste abantaila bat ere badu. Haren saldoa agortu ondoren, Arriagako Adiskide karneta dohainik lor dezake.

Opari Txartelak sarreren prezioan abantailak dituzten eskaintzak ematen ditu, balio osoa amaitu arte, eta Arriaga Antzokiko txarteldegietan erabil daiteke, baita on-line egiten den edozein erosketatan ere.

Esteka honetan eskura daiteke informazio guztia.